Larunbatero

gauhontz 1456133139939 Gaueko irri eta farra | 2007-12-08 18:14

Orain, 19 urterekin, 16 urte nituenean baino gutxiago ateratzen naizela ohartzen naiz.Eta larunbatero nire burua eta nire gorputzaren arteko borroka hasten da, atera edo ez ateratzearen kontuarekin.

Aste bat pasa da eta berriro ere larunbata da, ordenagailuaren aurrean ordu batzuk pasa ditut lanak eta orain noski, blogan idazten. Berriro ere nire barne borroka hasi egin da. Kalera irten edo ez irten. Eguraldia ez da apartekoa eta nire koadrilako askok zubia izanda kanpora joan dira. Bestetik, aurreko asteburuan ezin izan nintzen kalera atera gaixo negoen eta. Azterketak uste duguna baino gertuago daudela ere kontuan hartu beharko nuke, dena den azken asteburu hauek aprobetxatzen ez baditut, azterketetan etxean geratuko naizelako.

Guzti hau pentsatzen dudan einean, ateratzeko gogoak nire barnean indartuz dihoaz, gainera musika jarri dut testu hau idazten ari naizean momentu berean eta lagunekin egoteko gogoak pizten ari zaizkit. Bai, parrandan aterako naiz .Donostian geratu diren lagunekin ez dakit zenbat denbora egongo naizen, ezta nora joango garen, baina dutxara nihoa eta gero ikusiko dugu. Beraz agur eta etxean geratu beharrean, irten dantzatzeko osasuntsu zaudeten bitartean.


Utzi iruzkina: