Txanpanada
Abenduak 20an, Sarriko. Egun handia dugu aurrean. Zoritxarrez, aurten ez gara joango... Santo Tomas aprobetxatu behar dugu bere osotasunean.
Gogora ekarri dezaket iazko eguna, gure txanpanada ahaztezina. Publizitatezko eskola eman behar genuen baina burua beste nonbaiten genuen.. agian Sarrikon... Giputxiak ez ziren animatu, beraz bizkaiko aldekoak joan ginen festa egitera, beti bezala. Ia ia ezer ez jan gabe supermerkatura joan ginen alkoholaren bila, noski txanpana edango genuen. Zelako ideia.. txanpan!
Gogo handiekin hartu genituen lehenengo botilak eta laster amaitu zirenez beste batzuk erosi genituen, zelako kolpea ematen du edari madarikatu horrek buruan! Imajina dezakezue.. gauza ez zen ondo amaitu, mozkor galanta hartu genuen eta gero entrenatzera joan behar ginen.. oraindik ez dakit nola ikusi ahal izan nuen baloia..
Benetan arduragabetasuna izan zen, gauzak azkar kontatzen dira.. baina lerroen artean gauza asko gertatu ziren. Horrelako abenturak pasa nahi dituen edonork badaki non gauden! kar kar..
Iruzkinak
Utzi iruzkina: