Gabon gaua

gauhontz 1456133139939 Gaueko irri eta farra | 2007-12-22 21:29

Gabon gaua, zure etxeko ateak irekitzen dira. Urtero bezala, amona, aitona, osaba Patxi, izeba Pili, Unax lehengusu parranderoa, osaba Julian (40 urte eta ezkondu gabea), Miren lehengusin bakala, izeba Jone eta osaba Xabi, Aitor eta Mikel lehengusuak bizkiak....

Goian aipatutakoa, Euskal Herrian Abenduaren 25ean elkartzen diren edozein familiaren adibideetako bat izango litzateke. Gau honek ez da larunbatean lagunekin ateratzen zaren berdina, baina antzekotasun asko ditu edozein diskotekan aurki dezakezun egoerarekin.

Aitona eta amona, gaueko hamabitik aurrera burua galdu ez duten bakar horietakoak dira, betiere familia guztietan mozkortzeko erraztasunaren bat duen pertsona horitariko bat dagoelako(osaba, izeba,gurasoak...). Askotan gainera, lagunekin festa orduan hitzegiten diren gaien antzera, gabon gauan ere ikutu behar ez diren gai horitarikoak ateratzen dira eta familia erdia elkar hitzegiteari uzten ez badio, gertatu ohi den beste egoeratako bat da, lehen hitzegiten ez zirenak hitzegiten hastea . Azkenik, edozein parranda galantaren antzera, goizeko ordubietan mahai inguruan aurki dezakezun egoera tamalgarria izan litzateke. Batzuk mozkor, besteak edozein mozolokeriarengatik barre algaraka, beste batzuk ohiuka abestuz eta gauari ekin diogunak ohera joateko gogoarekin.


Utzi iruzkina: