Gidariak
Orain dela urte batzuk nire lagun baten ama lanetik atera zen etxera bueltatzeko asmoz. Bidean, zoritxarrez, edanda zihoan gidari batekin topatu zen; kolpe oso gogorra hartu zuen eta ospitalean egon zen koman, egun batzuk geroago hil zen.
Egun batetik bestera maite duzun hori jada ez dago. Zergatik? Pertsona bati burura etorri zaiolako edanda egonda ere kotxea hartu ahal duela. Eta zein da pertsona horrek merezi duen zigorra? Egia da, egin duenarekin bere kontzientzia betirako infernuratuko dela baina... nahikoa da? Ez dakit.
Jendeak barre egiten du eta.. "ba por dos tragos no pasa nada..", "ba si solo es de aqui ahi"... eta gero bizitza bi segundutan galdu dezakezu; de aqui, ahi.
Argi izan behar dugu drogak kontsumitzen ditugunean oso arriskutsua dela kotxea hartzea. Ez bakarrik zure bizitza maite behar duzulako baizik eta besteena errespetatu behar duzulako.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: