Gabonak
Azkar pasatu den arren, berriro ere gabonetan gaude. Urte hau azkar pasatu zaidan arren gauza asko bizi eta egiteko denbora izan dut.
Gabonetan ikasteko beharra dudan arren, festarako denbora ere izan ohi dut. Santo Tomas eta urte zaharreko gaua dira gabonetan gehien bizi ditudan egunak, betiere astean zehar ikasteko ohitura dudanez egun horiek festara uzten ditudalako.
Santo Tomas egunean klasea izanda ere, ez ateratzeko aitzakirik ez dago gure koadrilan, nekatuta , zein gogorik gabe egonda ere atera behar duzu eta noski, betiko edaria planaren funtsezko elementua den arren, egun berezi hauetan sortzen den giroa eta taloa jateko egun bereziak pila bat motibatzen zaitu.
Bestetik, gau zaharreko egunean, giroa agian, piskat bereziagoa da. Festa gauean izanda, jendea edozein larunbatean ateratzean baino askosez alaitasun gehiago transmititzen du eta horrek, egun hori urteko berezienetariko batean bihurtzen du.
Gauzak horrela gabonaren giroaz bustitzea eta festaz gozatzea da geratzen zaigun gauza bakarra.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: