Sexua

gauhontz 1456133139939 Gaueko irri eta farra | 2007-12-02 23:26

Zer gertatzen zaigu edaten dugun bakoitzean? Zergatik pizten zaigu sexu nahia?

Oso gauza arraroa gertatzen da edaten dugun bakoitzean. Gure gorputza ordura arte modu apalago batean sentitu dituen nahiak biderkatzen dira. Gainera, nola alkohola desinhibizioa dakarren nahi horiek lotsarik gabe adierazten dira, keinu, begirada eta hitz "zikinen" bidez. Askotan, sentimendu horiek nahastuta agertzen zaizkigu eta hurrengo egunean "damutuaren eguna" izaten dugu.

Oso arriskutsua da sexuaren eta alkoholaren konbinaketa. Badira, gazte asko arazo larriak eta momentu kezkagarriak bizi dituztenak. Hala ere, kontu handi izanez gero normal gaudenean askotan zabaltzen ez ditugun ate horiek zabal-zabalik ematen dizkigu alkoholak.  

Beraz, nire aholkua: burua argi izatea ezustekoak ekiditzeko eta alkohola metodo ona izan daitekela lehenengo beldur horiek sahiesteko. 


Utzi iruzkina: