Gauetako errituala

gauhontz 1456133139939 Gaueko irri eta farra | 2007-10-14 16:42
1

Errituala deitzea gehiegizkoa iruditu daitekeen arren, gauetan litroak egitearen zeremonia izendatzeko hitz aproposena da. Egintza garrantzitsu batean aurrean gaude, gauaren norabidea bideratuko duena nolabait.

Lagunekin litroak egitea, aisi momentu bat pasatzeko unean bihurtu da, nahiz eta haren lehendabiziko helburua beste bat izan, alegia, modu merke batean mozkortzearena. Zeremonia hau gauaren ardatza izan ohi da eta ziur aski, bertan, gaueko momenturik alaienak pasatzen dira.

Gerta daiteke egun melankolikoa edukitzea eta ondokoari zure sekretu eta ardura guztiak kontatzea. Edo gerta liteke ere  botaka egoteko zorian egotea, barre egiteari ez ustearen ondorioz. Jokoak erabiltzen dira edatea errazagoa egin ahal izateko; frogak, dadoak, kartak... horietan galtzearen zigorra tragoa izanik.

Modu batean ala bestean, kanpamendua altxatzeko unea heltzen da. Egundoko mozkorrarekin altxatzen zara eta guztion ahotik tontakeriak besterik ez dira ateratzen. Dantzatzeko unea heldu da, benetako desfasearena, ardurak eta arazoak alde batera uzteko ordua. Gauari ekin!

 

GauTxoria

GauTxoria 2007-10-15 10:17 #1

Ba ni ez nago batere ados zuen "litroen zeremoniarekin". Zer uste duzue, larunbatero mozkortzea dibertigarria dela? Lotsagabeak. Gero kezatzen zarete konzentrazio faltagatik. Ez nau harritzen, neuronik gabe geratuko zarete!!!!!!!!!!!! <br />


Utzi iruzkina: