Harrapatu naute!
Zenbatetan esan dugu, nire gurasoek ez naute inoiz harrapatuko, batzuetan mozkortu naitekeen arren, kontrolpean dut egoera.
Ba batzuetan ez da horrela, edaten hasten zarenean edo hobeto esanda, edaria lehenengoz probatzen duzunean, ikusminak bultzatzen zaituelako da, baina horrek ez du esan nahi zure barnean egoeraren kontrola gailentzen ez denik, soilik noizbehinka, kontrol hura uste duguna baino ahulagoa dela.
Guzti hau zertara datorren pentsatuko duzue, gauza da goian esandakoa behin niri ez zidala ezertarako balio. Egun hartaz gogoratzen dudan gauza bakarra, kriston botaka izan zen, hori, eta baita nire gurasoek ikusi zuten egoera tamalgarria. Beno egoera tamalgarri hortaz, hurrengo egunean ohartu nintzen,sekulako ajea nuen eta.
Okerrena ez zen hurrengo eguneko mozkorrondoa izan, baizik eta nire gurasoen dezepzio aurpegia, dena den, ez dut uste edozein gurasorentzat pozgarria denik, zure alaba etxeko eskaileretan eserita aurkitzea eta esaldi oso bat egiteko gai ez izatea.
Horregatik gazteok, kontrola zeitezte!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: