Gaueko Frikiak(1.atala)

gauhontz 1456133139939 Gaueko irri eta farra | 2007-10-28 20:30

Gai honen inguruan liburu asko idatzi ez diren arren, niri galdetu ez gero "El señor de los anillos"-en antzera gaueko frikien inguruko triologia bat idatzi nezakeen.

Gauean ateratzearen arrazoiak hainbat izan daitezke, baina helburuak murritzak eta originaltasun gabekoak dira. Jendea ez da gizartea analizatzeko ateratzen edota filosofiari buruzko elkarrizketa sakonak izateko, jendea, edateko, ligatzeko, dantzatzeko edo lagunekin elkartzeko ateratzen da.

Esan bezala, gaueko frikien inguruko gaiaz asko mintza naiteke, baina gaur, gaian barneratzen hasteko, dantzalekuetako gizon, mutil edo gazte usaindunei buruz hitzegingo dugu. Aipatutako gizon hauek ezagutzen ez dituzuenentzako,  edozein diskoteka, garito,antro edo dena delakoan, axila izerditsua aurpegian jartzen dizueten horietarikoak dira. Noizbait deskribatutako egoeran egon zaretenontzat, badakizue zer nolako efektu sekundarioak dituen hauetako axila batetara gerturatzeak, baina sufrimendu hau bizi ez dezutenetzat KONTUZ!  parrandaren hasieran axila izerditsu batekin topatzeak, gau osoa aldatu dezake, dena den, friki hauek besapearen "txorakeriarekin", alaitasuna desagertarazi eta bista iluntzea eragiten dutelako(esperientziaren ahotsak esaten dizue)

Horregatik gizon-axila guztientzat, zuentzat doa http://www.youtube.com/watch?v=vgxxAwue7Fs


Utzi iruzkina: