Urte berri on!

gauhontz 1456133139939 Gaueko irri eta farra | 2007-12-29 12:31

Larunbata da, bi egun barru urte berriari sarrera emango diogu. Denak alai eta pozik daude. Gutxi falta da. Azken urte honetan egindakoaz oroitu eta erreflexionatzea momentu aproposa.

Esan bezala, urtero gabon zahar eguna gerturatzen doan einean, urte osoan zehar egindakoa eta egin beharrekoak gogoratzen ditugu, aurreko urtean gehiago egingo ez genituen promesak bete ez ditugula edo ikasi beharreko ingelera edo egingo genuen kirol pila hori egin ez dugula jakin badakigu. Honekin batera ere, hartutako mozkorraldietan egindakoak eta urrengo egunetan jasandako lotsa ere  balioesten dugu.

Dena den, gaizki egindako gauza guztiak errepikatuko ez direla esaten dugun arren eta urtero bezala gauza asko egin eta ikasiko dugula esaten dugun arren, denek dakite urte berriko festarekin, egingo ez genituen bekatu guztiak gauzatuko ditugula.

Hala ere, aurten beteko ez ditudan promesak egin beharrean, asteleheneko festa ahal dudan gehien bizitzea saiatuko nahiz, horrela 2008aren amaieran ez dut nire buruarekin konfesiorik egin beharko.

URTE BERRI ON DENOI!


Utzi iruzkina: