Berezitasunik gabeko gabon zaharra
2008ko gabon gaua ez zuen, aurreko urteekin konparatuz behintzat, aparteko berezitasunik izan. Ondo pasa nuen, bestetan esan dudan bezala gau ezberdina delako.
Hasieran betikoa. Etxean familiako kideak batu eta sekulako afaria egin genuen. Betidanik txanpaina edan ohi dut afaltzean baina aurten aitak kalimotxoa edatea eskaini dit, "gaztearen" itxurak egitearren edo. Egintza honek gaua alaitu egin zuen eta ni ere bai, mahatsak jan ondoren amak begi arraroez begiratzen ninduelako gainean neramatzan mozkorragatik.
Herriko udalak, gabon zaharrean, Mungiarako autobusak antolatzen ditu urtero, hemengo gazte gehienon jai gunerik gustokoena delako, batez ere urteko azken gaua pasatzeko. Gaua itzela izan zen, jende ugari ikusi nuen eta egundokoak pasatu nituen. Baina hein handi batean gauaren izorratzaileak nire zapatak izan ziren, edo hobeki esanda, hotza. Egoera arruntetan baino ahulago nenbilen, antza, eta oinak kristalak zapaltzen egongo banintz bezala sentitzen nituen. Etxera bueltatzeko autobusa goizeko 9tarako programatuta zegoen, baina zorionez, ordu bat lehenago bueltatuko ziren eta kotxea zeukaten hiru lagunekin topatu nintzen. (Gidaria cola colak bakarrik edan zituen). Nire salbazioa. Nire hiru printzipeak izan ziren hirurak, zelako oin mina!
Pena izan zen gaua behar zen modua ez amaitzea, baina atzera egin ezkero konturatu egiten naiz gaua oso ona izan zela orokorrean. Gau ezberdin bat. Bikaina urte berriari hasiera emateko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: