Azkenengoa

gauhontz 1456133139939 Gaueko irri eta farra | 2008-01-12 11:46

Blogean egindako azkenengo sarrera da honako hau. Plazer handia izan da lauhileko honetan zehar hirukote errebeldeare, alegia, Nerea, Andrea eta hiruron gaueko abenturez idatzi izana. Asteetan zehar gure bizitza laburrean zehar gertatutako istorio, pasadizo eta ezustekoez aritu ostean, bakoitzaren perfila egituratzeari ekingo zenukete zuetako batzuek. Hori da datozen lerroetan egingo dudana:

Nerea: Alferra baino "loti ederra" izango litzateke neskato hau deskribatzeko adjektiboerik egokiena. Badirudi, batzuetan parranda egiteko ere gogoaren txutea sartu behar zaiola. Urdail ahuleko pertsona, uste dut ez dela beharrezkoa zergaitia azaltzea. Gaztaroaren hasieran txupito eta gurasoekin erlazionatutako gertakizun lotsagarriren bat izandakoa. Alaia, bromazalea...jatorra azken batean.

Andrea: Alkoholarekin esperientzia txarrak izandakoa, gisajoa oso goiz hasi zen eta. Lasaitasunaren lagun mina, hau da, litroen alorrean ahal izanez gero denbora gehien eserita egotea nahi duten horietakoa. Gauean gertatutako jauzien zerrenda amaigabea dauka; eskailerak, baloiak... Baina gustokoena harentzat  dantzatzea da; zigarrotxo bat esku batean eta bota iluminatzaileak oinetan, orduak ziztu bizian igarotzen dira Andrearentzat. Neskato xelebrea.

Amaia (ni): Idatzitako sarreretan irakurri ezkero, nire pertsonalitatea piska bat ezagutu izana espero dut. Kontua ez da nire buruari loreak botatzea, baina bueno, zerbait esatearren, alaia eta barregarria (zentzu onean) naizela esango nuke. Nire lagunen laguna eta festaren zale amorratua. Gauean ezusteko galantak izandakoa, baina horrek pertsona edo hobeto esanda "gautxori" moduan hezitzen lagundu nau. Jauzietan ere esperientzia zabaleko neska naiz.

Gure perfilak hauexek dira beraz, baina gogoratu hauek hirukote majikoern gaueko aurpegiak besterik ez direla.


Utzi iruzkina: