Abstinentzia
Urtarrila, abstinentziaren hilabetea.
Urduritasuna, itomena, nekea... arrazoi bakarra: azterketak. Giroan nabaritzen da ze nolako egunak izaten ari diren, nazkagarriak. Urte osoa ematen duzu esaten "mesedez larunbata heldu behar da"; eta orain esaten duzuna da "mesedez ezin da larunbata izan, denbora gehiago behar dut". Erlojuak gelditu nahi dituzu, edo kontrakoa, gehiegi bizkortu ahalik eta azkarren pasatzeko azterketak.
Hilabete guzti honetan zehar, gorputzaren urteko garbiketa egiten da. Larunbatak astelehenak dira, diferentzia bakarra klaserik ez dagoela da. Baina egunaren parte handi bat ikasten eman behar duzu eta gainera igandean gauza bera egin behar duzunez ezin duzu festa on bat bota, gutxienez azterketak amaitzen direnera arte.
Hori bai, azterketak amaitzen direnean, aitzaki ezin hobea dugu festa inoiz baino dexenteagoa egiteko, hori egiten da ba leku guztietan.
Zorte on guztioi!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: