Oroimenaren eldarnioak

gauhontz 1456133139939 Gaueko irri eta farra | 2007-11-25 22:04

Igandea da, atzoko eguna oroitzen:

Gaueko 9ak dira, aste osoa eman dut egun honetan pentsatzen. Dutxa hartu dut, arropa jantzi, makillajea... banago, polit polita. Gaur itxura ona emango dut, alkohola pixkanaka pixkanaka hartu eta kontrola jarriko diot gauari. Trago bat, beste bat...Hasierako itxura ona ematen ari naiz, dena ondo, gustoko dudan mutila une oro begiratzen nau, emandako makillajea gaueko garailea aterako da!! Joe, jendea begiratzen dut eta arraroa dago: txorrada gehiegi egiten, barrezka, alde batetik bestera mugitzen dira... gutxi edan dudala izango da.. jode! tragoa praketan bota didatela konturatu naiz, alboan dudan neska gogaikarria izan da seguru. Beno, nire jarrera geldoarekin ez da iskanbila egongo. Gaua aurrera doa, goiz da baina nekatuta nago eta etxera joaten naiz zintzo zintzo.

(Gezurra) 

Trago bat hemendik trago bat handik, azkenean egundoko mozkorra hartu dut, deskontrola dator. Barreen artean txisa atera zait eta ipurdian orain handi bezalako bat atera zait, kalimotxoak hortzak eta ezpainak marroiak utzi dizkit, orain ulertzen dut zergatik begiratzen zidaten horrelako aurpegiekin..jendea arraroa zegoen.. normala, ikusmena lausotuta nuen. Ze izango zuen bota zidaten trago horrek.. kolore arraroa du eta. Tragoa, benetan, makarroien, eta goizean jandako jakien nahasia da. Etxera eramaten naute, oso urduri nago eta bizpahiru iskanbila izan ditut. Bai.. nekatuta nago.                 

(Egia)


Utzi iruzkina: