Mozkor itzela = Oroimen falta
Pasa den larunbatean izandako gaujaiari buruz hitzegitea pena merezi du benetan. Futbol taldekoek elkar ateratzen garen bakoitzean parranda ona ziurtatuta dago, gainera aurten, uste baino mozkor gehiago ditugu gure talde gaztean.
Hasteko, Deustoko Zubiaren azpiko eskaileratara joan ginen litroak edatera. Taldeko batekin hiru litro ardo erosi nituen, zoramena. Kriston erritmoa hartu genuen eta besteak lehendabiziko edalontzia edaten ari ziren bitartean, guk, zegoeneko, bigarren brik-a irekitzen ari ginen. Ondoren, Udaltzainak etorri ziren multa jartzeko intentzioekin, baina guk ziztu bizian alde egin genuen leku berri baten bila, bai eta aurkitu ere, hobeagoa gainera. Hor amaitu genituen hiru litroak.
Orduantxe, parentesi bat ireki zen nire gauean. Hortik aurrera gertatu ziren gauzen erreferentzia guztiak hurrengo bi egun hauetan jaso ditut. Diskotekarako bidean hiru aldiz edo jausi omen nintzen, (orain azaltzen ditut belaunean dauzkadan bost ubelduak eta ipurdiko zartadura). Hori gutxi balitz, Pupi txakur loredun erraldoiari bere etxetxotik irtetea eskatu nion, noski, erantzuna bertako zaindariaren ahots elektronikoa izan zen, alde egiteko eskatuz.
Gainerako gauzak ez ditut kontatuko, lotsa ematen dit eta...Ikus daitekeenez, mozkor galanta. Baina ez pentsatu bakarra izan nintzenik, ezta gutxiagorik ere! Taldeko jairik alai eta zoroenetakoa izan baitzen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: