Errepikatzeko ez
15 urte nituen, ez nago oso ziur... ez dut oso ondo gogoratzen. Beti bezala, 4etan geratu ginen "litroak" edateko eta gero Berangoko diskoteka batetara joateko, Image. Baina berriro ere... Andrea berandu heldu zen eta litroak edan behar genituen. Lagun baten kotxean leku bat lortu nuen eta metroaren bidai luzea ekiditu nuen. Hala ere, oso goiz joan behar ginen eta ez genuen denbora lasaitasunez edateko. Beraz, faktore guzti hauek batzen baditugu.. 10-15 minututan ia ia kalimotxozko bi litro edan nituela (...urteen inkonszientzia...), kotxean kar kar hemendik, kar kar hortik.. fin-fin negoen. Diskoteka zabaldu zuten, eta metroa hartuko zuten lagunekin topatu eta gero sartu ginen. Barruan arazoa hasi zen, bat-batean tripako min izugarria sentitu nuen, botaka egiteko gogoak... eta komunera joan nintzen. Lagun bat atzetik etorri zen eta nirekin sartu zen komunean, ezin nuen ezer egin eta sabelean kolpe izugarria eman zidan...guztia atera zen. Berriro ere diskotekara itzuli nintzen, baina berehala komunera bueltatu behar izan nintzen; azkenean 6 aldiz botaka egin nuen. Diskotekatik atera nintzen, zuri zuria. Hotz handia sentitzen nuen eta begiak ixteko izugarrizko gogoak, ez nuen kontrolik nire buruan, bueltaka eta bueltaka.. eta borroka odoltsu bezalako bat bizitzen duzu zure burmuinaren kontra. Begiak ez ixteko, nire lagunak ura botatzen zidaten burutik.. oso egoera penagarria da. Horrela eman nituen ordu batzuk eta azkenean errekuperatzen hasi nintzen. Benetan, nire bizitzako egoeretariko lotsagarri, larri, deserosoa... izan zen.
Horrela ikasten dela diote, hala ere, askotan gehiegi edan dut eta ez horrelakoak baina egoera txarretan aurkitu naiz behin baino gehiagotan. Ez da oso gomendagarria halakoak egitea, gorputza kamoi pisutsu bat gainetik pasatu izango balitz bezala geratu zitzaidalako.
Moraleja: KONTROLA!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: