14 urte

gauhontz 1456133139939 Gaueko irri eta farra | 2007-11-25 19:06

Gauean ateratzen hasi nintzenerako 16 urte nituen, edaria  lehenago probatu nuen arren (gabonetan txanpaia ....), edaten hasi eta lagunekin diskoteketara joaten 16 urterekin hasi nintzen, agian batzuentzako beranduegi, baina beno nik horrela erabaki nuen.

Atera nintzen lehen egun hori lagun artean erabakitakoa izan zen, kurtso amaierako festa zen eta ikastolako dantzaldian egon ondoren, nire hiriko zentrura jeistea erabaki genuen. Egun horretaz dudan oroimen guztiak onak dira, kriston ondo pasatu nuen nire lagunekin dantzatzeko toki berriak deskubrituz. Egun horretik aurrera, larunbatero ateratzen ginen  eta egia esanda 16 urterekin orain baino askosez gehiago atera eta edaten nuen(agian zaharra egiten ari naizelako). Baina guzti hau kontatzeak arrazoi bat du, alegi, gaur egungo umeak ateratzen diren bakoitzean izandako jarrera. Aho zabalik uzten naute ateratzen naizen bakoitzean ikusten ditudan 14 urteko mozolo, flipatu eta pitufoak.

Agian inusente samarra izaten jarraitzen dut, baina ateratzen hasi nintzenean, batzuetan alkoholarekin nahiko desfasatzen nintzen arren, ez nihoan urtarrila erdian putaseme baten antzera jantzita edo mutil batekin lurretik botata kriston pena emanez.


Utzi iruzkina: