Maitasunak dakarrena
Batzuetan edaria dela eta oso sentsiblea jartzen zara, batzuetan ere jendearekiko pizten zaizun maitasun hori nahiko astuna bihurtzen da, baina hala ere, batzuetan esan dugun bezala, edariaren efektuak kontrolagarriak direla uste dugun arren, gure barnean badakigu kontrol hura menperatzeko zailtasunak ditugula.
Hitzegindako maitasun gainezka honek arazo pare bat ekarri dizkit behin baino gehiagotan, hala ere gehiegi edaten dudanean saiatzen naizen arren azaleratzen den sentimendu hau benetan kontrolatzeko sailtasunak ditut. Behin maitasun honek gainezka egin zuen baina oso modu nabarian.
2006ko urtezaharrean, koadrila osoa diskoteka batean egingo zuten "cotillon" horietako batetara joan ginen. Festa horretarako sarrerak dohaineko edaria zekartzan, laupa bost kopa musu truk, baina hori duk nire zortea non diskoteka horretako langileetako bat nire lehengusua izan. Nire lehengusua noski, odola eta familiaren kontu dela eta dohaineko edariak lortzeko papertxo mordo bat eman zizkidan, eta noski hor hasi zen nire infernurako bidea.
Edariak bata bestearen atzean hasi ziren, eta noski horrekin batera maitasun sentimenduak aldarrikatzen zihoazten. Maitasun sentimendu horiek hasieran muxuekin nabarmentzen dira, zure ondoko lagunari masailean muxu bat, zure atzean dagoen lagunari beste muxu bat ...Eta hori bakarrik hasiera da, maitasun sentimenduaren klimaxa (betiere egoera horretan zauden bakoitzean klimax bat dagoelako ) egun horretan behintzat munduko sentimendu mingarri(fisikoki), lotsagarri eta barregarria izan zen. Diskoteka erdian geunden ez dakit zein demontre abestiarekin kriston emozionatutak dantzatzen noski, eta bat batean gau hasieran "galdu" egin zitzaigun lagun horietako bat ikusi nuenean, harengana korrika joan nintzen Mozambiquera joan izan balitz bezala eta haren izena guztiz emozionatuta oihukatu ondoren ( guzti hau korrika eh!) takoia puskatu eta pelikulen "camara lenta" horren antzera, lurrean buruz gora geratu nintzen eta takoi gabe geratzeaz gain beste zapata diskotekaren dantzagunetik desagertu zen.
Drama sozial horretaz errekuperatu nahian eta maitasun sentimendu hori guztiz galduta, neskato bat agertu zen nire ondoan nire zapatarekin eta oraindik ezagutzen ez dudan esplikazio zientifiko batengatik edo izango da, baina nire maitasuna bat-batean itzuli zen eta kriston besarkada eman nion neskatoari ezagutzen ez nuen arren.
Moraleja: Takoiak edanda edo edan gabe erortzeko portzentaia handitzen dute.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: