Mao mao

gauhontz 1456133139939 Gaueko irri eta farra | 2007-11-19 16:17

Mao Mao Beach du izena gehien gustatzen zaidan diskoteka. Beraz, joaten naizen bakoitzean festa dexente botako dudalaren ideiarekin prestatzen naiz. Egun horretan ez zuen euririk egin eta polit polita jarri nintzen nire apaingarri guztiekin. Momentua heldu zenenan nire kalimotxozko bi litroak hartu nituen arazorik gabe, deskontrola hasi zen. Burua bueltaka, barreak, kordinazio eza.. beno betikoa. Diskotekan sartu nintzen eta nire abesti gustokoenak dantzatu nituen, ze ondo, gauzak ezin hobeto daude. 

Jende ezaguna hemenik, hortik... eta faktore horrek nolabait nire erotasun askatasuna mugatu zuen. Hala ere, nire festa oso ondo jarraitu zuen. Diskoteka beti bezala goiz itxi zuten eta etxerako bidea hartu behar genuen, oso bide luzea da, benetan imajinezina; eta batez ere gau osoa dantzatzen eman baduzu. Errepidea hartu genuen eta bat batean zerutik jausiko balitz bezala futbolezko baloi bat agertu zen. Atzetik, mutil jatorra zetorren eta nire abilitateak erakutsi nahian baloiarekin jolasten hasi nintzen, ez dakit nola baina baloia zapaldu nuen eta lurrean aurkitu nuen nire burua... kriston kolpea hartu nuen. Egoera lotsagarria ekiditu nahian oso azkar altxatu nintzen "Aqui no ha pasado nada!!" esanez. Inguruko jende guztia barrezka.. burua makurtu eta aurrera jarraitu behar izan nuen. Kotxe bat gure albotik pasa zen, futbolezko talde bateko kideak ziren eta pensatu gabe sardinezko lata bat izango balitz bezala atzeko partean hiruko dorre bat egin genuen etzanda. Barrezka momentu oro.. noski ezin genuen horrela etxera bueltatu eta bidearen zati bat baino ez genuen egin horrela. Festa ahaztezina izan zen.      


Utzi iruzkina: