AUUUUUU!

gauhontz 1456133139939 Gaueko irri eta farra | 2007-11-11 12:08

Horrela egiten dut erortzen naizen bakoitzean, auuuu! otsoen antzera. Gauak, oraindik ezagutzen ez dudan arrazoi misteriotsu batengatik erorketak izateko uneak dira. Seguruenik, edariak bultzata edota parrandan ateratzeak sorrarazten duen alaitasunaren ondorioz, gure oinak askotan ahateen antzerakoak bihurtzen dira, eta kaleko edozein elementu, edota lurra berak, oztoporik gabeko munduko erorketa barregarrienak sorraraz ditzake.

Gau hura ez zen berezia izan, ondo pasatu genuen baina ez zen gogoratzeko gau horietariko bat izan. Goizeko bostak ziren, dagoeneko taberna guztiak itxita, hiru lagun ginen eta irekita zegoen tokiren bat bilatu nahian, lagunaren mutil laguna etorri zen gure bila, kotxean noski.

Kotxea iritsi orduko, etxera joateko gogoa sartu zitzaidan, betiere kotxea bi atekoa zelako eta horrek niri kotxe horiekin izan ditudan erorketa barregarriak baina aldi berean problematikoak, bergogoratzen dizkidalako. Gauzak horrela eta hotzak bultzata kotxean sartu ginen, kotxean barreak eta algarak hasi ziren, esan bezala larunbat bateko goizeko bostak ziren eta. Arazoa gure helburura iritsi ginean sortu zen. Kotxea zeraman mutilaren neska, hau da gure laguna, kotxetik jeitsi eta aulkia mugitu zuen gu atera ahal izateko, atera behar zen lehenengoa ni nintzen, orduan, segurtasun gerrikoa kendu eta zera pentsatu nuen "Nerea a ver kontuz ibili, badakizu  erortzeko pronbabilitate handiak dituzula, horrehtik poliki egin ezazu dena dramaren bat ez izateko", horrela esan bezala, segurtasun-gerrikoa kendu eta kotxetik lehenengo hanka atera nuen, baina bigarrena, alegia hanka,   ez dakit ze demontre gatik edo, agian kotxean goxo zegoelako  , ez zen ateratzera iritsi. Horrek ze eragin izan zuen, ba nik espaloi gainean belauniko geratzea eta erorketa kamara motelean bizi nuenez, nire belaunak salbu jarri nahian aurrean nuen lehenengo gauzara heltzea erabaki nuen, baina heldu nuen gauza hura, nire lagunaren tittia izan zen eta hari helduta geratu nintzen kotxetik bigarren hanka atera izan nuen harte.

Heldu nintzen arren, otsoen antzera berriro ere kriston AUUUU! bat atera zitzaidan ahotik eta noski hurrengo egunean, kriston ubeldurak nituen nire ezkerreko hankan.

Horregatik kotxe bat erostekotan mesedez, bi ateko kotxerik ez!


Utzi iruzkina: