Erorketak: Hirugarren kapitulua
Jausiekin jarraituz...
Gau zoro horietako bat izan zen, edaten eta dantzatzen eman genituen horietakoa. Denbora oso azkar igarotzen zen eta lokal guztiak konturatu gabe ixten zizkiguten: "Kanpora, ez al daukazue etxerik ala!". Hori dela eta leku batetik bestera jo behar genuen.
Zabalik zegoen pub horietako bidean gindoazen. Oso bide aldapatsua zela gogoratzen dut eta bustita zegoen. Aldaparen goikaldean denbora luzean ikusi ez nuen lagun bat bistatu nuen, eta korrikan abiatu nintzen harengana. Pelikula bateko ezsena zirudien. Momentu majikoa zebrabidea igaro beharreko momentua izan zen. Marrazki bizidunen protagonistak banana zapaltzen duenaren antzekoa. Zebrabidearen pintura zapaldu eta zeharo lurraren kontra joan nintzen. Giroa, ba, imaginatzeko modukoa, lagun guztiak lurretik botata nitaz barre egiten. Baina hori ez zen guztia izan. Altxatu egin nintzen eta pelikulan atzera egin izan banu bezala gertatu zen. Berriro lurrera eta sekulako kolpea. Izotzaren gainean nengoela zirudien.
Zorionez, etxera bizirik bueltatu nintzen, egundoko ubelduekin, baina bizirik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: