Datorren larunbatean, urriaren 3an, hasiko da ezker hormako IV. Emakumea Pilotari txapelketa-Kutxa Saria. Aurten, parte hartzean izaniko gorakada dela-eta, bi egoitzatan jokatuko dira partidak. Lehen jardunaldia Urretxuko eta Zaldibiko pilotalekuetan jokatuko da, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Guztira 3 partida jokatuko dira Urretxun. 2. mailako bi partida jokatuko dira lehenengo eta lehen mailakoa izango da jaialdia itxiko duena. Hona hemen partiden berri: 2009/10/03 URRETXUEderrena EZENARRO-ARRIZABALAGA DOMINGUEZ-N. ZABALA ARRIOLA-PEREZ TIJERO-EZCUR...
Datorren asteartean, hilak 29, ospatuko da Kirol Etxean (Donostian) Neska Federatuen VI. Topagunea. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera hainbat gai jorratuko dira neska pilotarien bilgune den foro honetan. Hona hemen gai zerrenda: - 2009-2010 denboraldiko lehiaketa egutegiaren berri ematea - Ezker hormako IV. Emakumea Pilotari txapelketaren aurkezpena - Elkarteen arteko jubenilen Gipuzkoako txapelketaren aurkezpena - 2009-2010 denboraldiko teknifikazio guneen aurkezpena - Galde-erantzunak Denboraldian zehar era honetako hiruzpalau batzar egitea aurreikusten da. Garrantzitsua da ahalik et...
Urriko lehen eta bigarren asteetarako dago aurreikusita Gipuzkoan zehar antolatuko diren Nesken Paleta Eskola gehienetarako ikasturtearen hasiera. Aurretik, ordea, ezinbestekoa da bertan parte hartu nahi duenak izena ematea. Hona hemen Irura, Ataun eta Ibarra-Tolosakoen berri: Irurako NPE: irailaren 28tik urriaren 2ra Ataungo NPE: irailaren 21etik 30era Ibarra-Tolosako NPE: irailaren 28tik urriaren 8ra Hona hemen izena emateko bideak: E-postaz: emakumeapilotari@yahoo.com Telefonoz: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa: 943471463 Mugikorrera: 628904156 Izenemate orria ikastetxean entregatu...
Atzo jarri ziren abian 2009-2010 denboraldiari begira antolatu asmo diren teknifikazio guneetarako pilotariak hautatzeko trinketeko entrenamendu saioak. Donostiako Gaska trinketean 10 atzelari gazte aritu ziren atzo arratsaldeko 7etatik 9etara. Bihar, osteguna, Iruran aurrelariak elkartuko dira 6etatik 8etara. Ostiral iluntzean, berriz, goi mailako taldean sartu nahi dutenek jardungo dute 8etatik 10etara Gaskan. Entrenamendu saioak amaitu ostean teknifikazio batzordea eta Emakumearen batzordea izango dira azken erabakia hartuko dutenak. 20-24 pilotari artean hautatzea aurreikust...
Urriko lehen asteburuan hasiko da ezker hormako IV. Emakumea Pilotari Txapelketa. Larunbatean hain justu, urriaren 3an. Aurten orain arteko parte hartzerik handiena izango da, guztira 17 bikote arituko baitira lehian. Hona hemen bikoteen berri: 1. MAILA 1 Itsaso Urkizu Dolo Errasti 2 Patri Espinar Alazne Inziarte “Lolo” 3 Uxue Fernandez Goiatz Manzisidor 4 Estitxu Pierola Maddi Mendizabal 5 Maite Redondo Ainhoa Montes 6 Mirari Etxegia Nagore Arozena 7 Miren Zabala Maider Mendizabal ORDEZKOAK Naty Evaristti Maitane Aburuz...
Aurtengo ikasturte-denboraldian (2009-2010) Emakumea Pilotari proiektuaren baitan burutuko ditugun ikastaroen berri jaso nahi izanez gero, ondorengo lerroak irakurtzea gomendatzen dizuegu. Eskola Kirola: Nesken Paleta Eskolak (10-16 urte) - Azpeitia: astelehenak, 17:15-20:00 - Aia: ostiralak, 17:30-19:00 - Ibarra-Tolosa: astelehenak, 17:15-18:45 - Irura: asteazkenak, 18:45-20:00 - Ataun: asteazkenak, 16:00-18:00 - Zarautz: asteazkenak, 17:00-20:00 Paletako saioetan sortutako gastuei aurre egin ahal izateko urtean 90€ko kuota ordaindu beharko da. Partaidet...
Ezker hormako Emakumea Pilotari Txapelketako bikoteak osatzeko lana errazteko asmotan, biharko entrenamendu saio bat antolatu da Anoetako udal pilotalekuan, rankina osatzeko pilotarien joko-mailaren inguruan ideia bat egiteko balio izan dezan. Entrenamendua 17:00etatik 20:00etara antolatuko da. Hiru orduotan pilotariek 15-30 minutuko saiotxoak egingo dituzte.
2009-10 denboraldi honetan ere Nesken Teknifikazio Gunea antolatuko da Emakumea Pilotari egitasmoaren baitan. Iazkoarekin alderatuz aldaketa nabarmena egitea erabaki du GEPFek Emakumearen Batzordearekin batera, 2009-12 denboraldietarako proiektua aurreikusten delarik. Teknifikazio Gunearen helburu nagusienak hauek izango dira: Ø Gipuzkoako goi mailako neska palisten gaitasun tekniko, fisiko eta psikologikoak aztertu eta hobetu. Ø Etorkizunean goi mailan egon...
Gaur, irailaren 14a, arratsaldeko 20:00etan amaituko da ezker hormako IV. Emakumea Pilotari Txapelketarako izenemateak egiteko epea. Urriaren 3an hasi eta azaroko hirugarren asteburuan amaitzea aurreikusten da. Aurreko hiru edizioetan bezala, bi mailatan antolatuko da txapelketa. Eskuartean informazio gehiago eduki ahala jakinaraziko dizuegu asteak aurrera egin ahala.
Iraileko lehen egunarekin batera jarri zen berriz ere martxan Emakumea Pilotariko motorra. Aurten ere egitasmoko hiru atalak garatuko dira, nahiz eta egituran aldaketaren bat edo beste egin den. Aurreikuspenak betez gero 7 Nesken Paleta Eskola (10-16 urtekoentzat), 9-10 Partaidetza Gune (18 urtetik gorakoentzat) eta 6 teknifikazioko talde (federatuentzat) izango dira hasi berri dugun denboraldi honetan. Asmoak gauzatzen doazen heinean emango dizkizuegu xehetasun gehiago. Ongi etorri berriz ere gure txokora!!
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 2004an martxan jarri zuen Emakumea Pilotari Proiektuaren inguruko informazio eguneratu eta zehatza jasoko duzu bertatik bertara