Trinketeko aurre-teknifikazio entrenamenduak
Atzo jarri ziren abian 2009-2010 denboraldiari begira antolatu asmo diren teknifikazio guneetarako pilotariak hautatzeko trinketeko entrenamendu saioak.
Donostiako Gaska trinketean 10 atzelari gazte aritu ziren atzo arratsaldeko 7etatik 9etara. Bihar, osteguna, Iruran aurrelariak elkartuko dira 6etatik 8etara. Ostiral iluntzean, berriz, goi mailako taldean sartu nahi dutenek jardungo dute 8etatik 10etara Gaskan.
Entrenamendu saioak amaitu ostean teknifikazio batzordea eta Emakumearen batzordea izango dira azken erabakia hartuko dutenak. 20-24 pilotari artean hautatzea aurreikusten da.
Ezker hormako entrenamenduak datorren astean izango dira ziurrenik. Kasu honetan ere prozedura bera izango da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: