Gaur, hilak 20, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara Realeko belar-hockeyko nesken bisita izango dugu neska pilotariok Donostiako Kirol Etxean. Jarduera hau teknifikazioan parte hartzen ari diren pilotariei zuzenduta dago bereziki, urte osoan zehar hainbat neska burutzen ari diren saio psikologikoekin lotuta. Hainbat alderdi jorratuko dira bertan, pilotarien eta hockeyko jokalarien artean esperientziak elkarbanatuz. Teknifikazioan ibili ez arren, bertara agertzeko deialdia luzatu zaie interesa daukaten beste pilotariei ere.


Aste honetan bertan jarri dira martxan neska federatuentzako teknifikazio-entrenamenduak. Jarraian daukazue egutegiaren berri: URRIA A A A O O L I        1 1 2 3 4 5 6 7 8 8 9 10 11 12 13 14 15 15 16 17 18 19 20 21 22 22 23 24 25 26 27 28 29 29 30 31     AZAROA A A A O O L I               1 2 3 4 5 5 6 7 8 9 10 11 12 12 13 14 15 16 17 18 19 19 20 21 22 23 24 25 26 26 27 28 29 30         ...


Aurre-teknifikazioko saioak zein bilera amaigabeak burutu ostean esku artean dugu 2009-2010 denboraldi honetarako teknifikazio-entrenamenduetarako hautaturiko pilotarien zerrenda. Ezker horman GOI MAILA Aurrelariak Atzelariak Itsaso Urkizu Nagore Arozena Uxue Fernandez Maddi Mendizabal Estitxu Pierola Maitane Aburuza 1. MAILA Aurrelariak Atzelariak Ainhoa Garmendia Irati Ugalde Amaia Irazustabarrena Leire Lucas Miren Goikoetxea Nagore Zabala 2. MAILA Aurrelariak Atzelariak Miren Aierbe Eneritz Perez Mirari Pagola Eli Gutierrez Eli Pagola M...


Atzo hasi eta bihar arratsaldera bitartean, Anoetako udal pilotalekuan ezker hormako aurre-teknifikazio entrenamenduak burutuko dituzte izena eman zuten pilotariek. Bertan ikusitakoan oinarrituko da teknifikazio batzordea nor hautatu eta nor ez erabakitzeko. Hona hemen ordutegia eta taldeen banaketa: Astelehena, urriak 5. 20:15-22:00. Goi mailako hautagaiak. Asteartea, urriak 6. 18:00-20:00. 1. eta 2. mailako aurrelariak. Asteazkena, urriak 7. 19:30-21:30. 1. eta 2. mailako atzelariak. Trinketeko zein ezker hormako taldeak behin-betikoak direnean eta pilotari zein elkarteei dagozkien...


Atzo jarri ziren abian 2009-2010 denboraldiari begira antolatu asmo diren teknifikazio guneetarako pilotariak hautatzeko trinketeko entrenamendu saioak. Donostiako Gaska trinketean 10 atzelari gazte aritu ziren atzo arratsaldeko 7etatik 9etara. Bihar, osteguna, Iruran aurrelariak elkartuko dira 6etatik 8etara. Ostiral iluntzean, berriz, goi mailako taldean sartu nahi dutenek jardungo dute 8etatik 10etara Gaskan. Entrenamendu saioak amaitu ostean teknifikazio batzordea eta Emakumearen batzordea izango dira azken erabakia hartuko dutenak. 20-24 pilotari artean hautatzea aurreikust...


Azken iruzkinak