Belar-hockeyko Realeko nesken bisita gaur arratsaldean

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-05-20 13:31

Gaur, hilak 20, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara Realeko belar-hockeyko nesken bisita izango dugu neska pilotariok Donostiako Kirol Etxean.

Jarduera hau teknifikazioan parte hartzen ari diren pilotariei zuzenduta dago bereziki, urte osoan zehar hainbat neska burutzen ari diren saio psikologikoekin lotuta.

Hainbat alderdi jorratuko dira bertan, pilotarien eta hockeyko jokalarien artean esperientziak elkarbanatuz.

Teknifikazioan ibili ez arren, bertara agertzeko deialdia luzatu zaie interesa daukaten beste pilotariei ere.


Utzi iruzkina: