IKASTURTE BERRIAN ASMO ZAHAR-BERRIAK
Iraileko lehen egunarekin batera jarri zen berriz ere martxan Emakumea Pilotariko motorra. Aurten ere egitasmoko hiru atalak garatuko dira, nahiz eta egituran aldaketaren bat edo beste egin den.
Aurreikuspenak betez gero 7 Nesken Paleta Eskola (10-16 urtekoentzat), 9-10 Partaidetza Gune (18 urtetik gorakoentzat) eta 6 teknifikazioko talde (federatuentzat) izango dira hasi berri dugun denboraldi honetan.
Asmoak gauzatzen doazen heinean emango dizkizuegu xehetasun gehiago.
Ongi etorri berriz ere gure txokora!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: