Nesken Teknifikazio Gunea 2009-10

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-09-14 17:57

2009-10 denboraldi honetan ere Nesken Teknifikazio Gunea antolatuko da Emakumea Pilotari egitasmoaren baitan. Iazkoarekin alderatuz aldaketa nabarmena egitea erabaki du GEPFek Emakumearen Batzordearekin batera, 2009-12 denboraldietarako proiektua aurreikusten delarik.          

 

Teknifikazio Gunearen helburu nagusienak hauek izango dira:

 

Ø      Gipuzkoako goi mailako neska palisten gaitasun tekniko, fisiko eta psikologikoak aztertu eta hobetu.

Ø      Etorkizunean goi mailan egon litezkeen neska palista gazteak identifikatu eta hauen hobekuntza tekniko, fisiko eta psikologikoan lan egin.

Ø      Neska palisten Gipuzkoako selekzioaren (GRAVN) maila igo.

 

2009-10 denboraldiko teknifikazio gunearen antolaketa era honetan egingo da:

 

[     Teknifikazio gunea ezker horman eta trinketean burutuko da, bakoitzean 3 talde ezberdinduko direlarik: goi maila, 1. maila eta 2. maila.

[     Behin betikoa ez bada ere, ordutegia honakoa izango da ziurrenik:

 

 

 

EZKER HORMA

Goi maila

- Hautaketa irizpidea: joko maila (adina ez da kontuan izango), konpromisoa eta jarrera.

- Taldea ranking orokorreko 3-4 aurrelari eta 3-4 atzelari onenek osatuko dute.

- Astero saio bat

- Astelehenetan Iruran 20:00etatik 21:30etara

Maider Mendizabal

1. maila

- Hautaketa irizpidea: adina (25 urtez azpikoa izatea), joko maila, konpromisoa eta jarrera.

- Taldea ranking orokorreko 4.-5.etik 7.-8.enera bitarteko aurrelari eta atzelariek osatuko dute.

- 2 astez behin saio bat, bi taldeak txandaka

- Ostegunetan Iruran 18:00etatik 19:30etara*

Patri Espinar

2. maila

- Hautaketa irizpidea: adina (25 urtez azpikoa izatea), joko maila, konpromisoa eta jarrera.

- Taldea ranking orokorreko 7.-8.etik 11.-12.enera bitarteko aurrelari eta atzelariek osatuko dute.

TRINKETA

Goi maila

- Hautaketa irizpidea: joko maila (adina ez da kontuan izango), konpromisoa eta jarrera.

- Taldea ranking orokorreko 3-4 aurrelari eta 3-4 atzelari onenek osatuko dute.

- Astero saio bat

- Ostegunetan Iruran 19:30etatik 21:30etara**

Maider Mendizabal

1. maila

- Hautaketa irizpidea: adina (25 urtez azpikoa izatea), joko maila, konpromisoa eta jarrera.

- Taldea ranking orokorreko 4.-5.etik 7.-8.enera bitarteko aurrelari eta atzelariek osatuko dute.

- 2 astez behin saio bat, bi taldeak txandaka

- Asteartetan Gaskan 19:00etatik 21:00etara

Patri Espinar

2. maila

- Hautaketa irizpidea: adina (25 urtez azpikoa izatea), joko maila, konpromisoa eta jarrera.

- Taldea ranking orokorreko 7.-8.etik 11.-12.enera bitarteko aurrelari eta atzelariek osatuko dute.

* Oraindik konfirmatu gabe dago ordua, baina eguna hasiera batean mantenduko da.

** Ordu honetan ezin bada, 18:00etatik 20:00etara izango da.


Utzi iruzkina: