Ezker hormako IV. Emakumea Pilotari Txapelketa-Kutxa Saria. 1.jardunaldia

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-09-30 17:37

Datorren larunbatean, urriaren 3an, hasiko da ezker hormako IV. Emakumea Pilotari txapelketa-Kutxa Saria. Aurten, parte hartzean izaniko gorakada dela-eta, bi egoitzatan jokatuko dira partidak. Lehen jardunaldia Urretxuko eta Zaldibiko pilotalekuetan jokatuko da, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. 

 

Guztira 3 partida jokatuko dira Urretxun. 2. mailako bi partida jokatuko dira lehenengo eta lehen mailakoa izango da jaialdia itxiko duena.

 

Hona hemen partiden berri:

 

2009/10/03
URRETXU
Ederrena

EZENARRO-ARRIZABALAGA

DOMINGUEZ-N. ZABALA

ARRIOLA-PEREZ

TIJERO-EZCURDIA

REDONDO-MONTES

FERNANDEZ-MANZISIDOR

 

Txapelketa honek Goierrin beste geldialdi bat ere izango du, lehen jardunaldian hau ere. Zaldibiko pilotalekuan jokatuko dira asteburu honi dagozkion beste lau partidak, lehen biak lehen mailari dagozkionak eta azken biak bigarrenekoak. Hona hemen taula:

 

2009/10/03
ZALDIBIA

PIEROLA-Maddi MENDIZABAL

M. ZABALA-MENDIZABAL

I. URKIZU-ERRASTI

ETXEGIA-AROZENA

BAÑALES-URBIETA

GARMENDIA-AIZPURUA

LIZEAGA-LUCAS

ARRONDO-GOENAGA

 

17 bikotek hartuko dute parte IV. edizio honetan, 7 lehen mailan eta 10 bigarrenean. Bigarren mailan pilotariak 5 bikoteko bi multzotan arituko dira; lehenengoan, berriz, multzo bakarrean. Ligaxkan denek denen aurka jokatuko dute eta lehen mailako sailkapeneko lehen biak zuzenean igaroko dira finalera. Bigarrenean, aldiz, multzo bakoitzeko lehen biek finalerdiak jokatuko dituzte eta bertan txartela eskuratzen dutenak izango dira azaroaren 21ean Zarauzko Aritzbatalden jokatuko den finalera.

 

Ordezko lanetan ari diren pilotariak aintzat hartuta 40 pilotari dira lehian arituko direnak. Horien artetik bi dira goierritarrak, Uxue Fernandez urretxuarra eta aurten estreinakoz arituko den Maddi Mendizabal zaldibiarra.


Utzi iruzkina: