2009-2010eko NPE eta PGen berri

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-09-16 11:21

Aurtengo ikasturte-denboraldian (2009-2010) Emakumea Pilotari proiektuaren baitan burutuko ditugun ikastaroen berri jaso nahi izanez gero, ondorengo lerroak irakurtzea gomendatzen dizuegu.

 

Eskola Kirola: Nesken Paleta Eskolak (10-16 urte)

- Azpeitia: astelehenak, 17:15-20:00

- Aia: ostiralak, 17:30-19:00

- Ibarra-Tolosa: astelehenak, 17:15-18:45

- Irura: asteazkenak, 18:45-20:00

- Ataun: asteazkenak, 16:00-18:00

- Zarautz: asteazkenak, 17:00-20:00 

Paletako saioetan sortutako gastuei aurre egin ahal izateko urtean 90€ko kuota ordaindu beharko da.

 

Partaidetzako Kirola: paleta ikastaroak (+18 urte)

- Donostia: astelehenak, 17:00-18:00 eta 19:00-20:00; asteazkenak, 10:00-11:30. Kiroletako udal patronatuko bazkide txartela derrigorrezkoa astelehen iluntzeko saiorako.

- Ibarra-Tolosa: astelehen arratsaldeak, 18:45-20:15

- Lezo: ostegunak, 9:30-11:00 edo 11:00-12:30

- Zarautz: astearteak, 9:30-11:00 eta eguerdian (zehazteke)

Asteartea: 13:00-14:30 edo 14:30-16:00

Asteazkena: 14:30-16:00

- Getaria: asteazken gauak, 21:00-22:15

- Hernani: astelehenak, 9:30-11:00; astearteak, 15:00-16:30 eta ostegunak, 14:45-16:15. Kiroldegiko bazkide txartela derrigorrezkoa.

Ikastaroak sorturiko gastuei aurre egiteko urteko kuota 105€koa (ikastaroa+asegurua) izango da.

Orain arte bezala materiala eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatuak diren begiraleak Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak jarriko ditu.

Informazio gehiago nahi izanez gero 943471463 telefonora deitu edo idatzi e-posta bat emakumeapilotari@yahoo.com helbidera.


Utzi iruzkina: