Kategoria: uria
Mikel Alvarez, Iñaki Barcena, Joxe Iriarte 'Bikila', Rosa Lago eta Iñaki Antigüedadek Abiadura Handiko Trenaren "gatazka ekologiko eta sozialean" ez parte hartzeko eskatu diote ETAri. AHTren aurkako ekintzaile hauek hilketak amorru bizia sortu dietela esan dute eta atentatu honen ondoren "AHTren kontrako herri mugimenduan borroka moldeei buruzko gogoeta sakona abiatu behar dela" adierazi dute.Aurrerapauso garrantzitsua iruditzen zait adierazpen hori. Orain arte, bazirudien, batzuen arabera behintzat, AHTren edo antzekoen eztabaidetan kritiko izateak ETAren ekintza armatuekin akritiko izatea...
Abenduak 3. Bergara, 11:30. Telefonoz inoiz elkarrekin berba egin bagenuen ere, Juankar Arellano Azpeitiko Aralarreko zinegotzia ezagutu dut, argazki bat egitera joan naizelako bere lantokira. "Ea laster berriz ikusten gaituken", bota dit.Elgoibar, 13:25. Kazetari bati deitu diot, iritzi artikulu baten egoeraren berri emateko. Berak eman dit berria, ezer baino lehen. "Asier, badakizu atentatua izan dela? Azpeitian. Hiru tiro sartu dizkiote Altuna y Uria enprasako arduaradun bati". Zuri gelditu naiz. Automata baten moduan, alderdiko arduradunei jakinarazi diet gertatutakoa. Irratia isiotu du...
Atzo eguerdian entzun nuen albistea: gure "gudari salbatzaileek" "ekintza heroiko" bat egin dute berriz ere. "Herriaren etsaia" omen zen norbait (seguruenik zapaltzailea, beraien hitzetan) paretik kendu dute. Euskal Herriak beste pauso bat eman omen du bere "askatasunerako bidean"... Horiek izango dira "erakundeak" kaleratuko dituen balorazioak. Edo antzekoak...Errealitateari begiratuta, aldiz, guztiz bestelako egoera ikus nezake. 70 urte zituen gizon batek (Inazio Uria Mendizabal azpeitiarrak) alarguna, seme-alabak, ilobak, lankideak, lagunak, etxekoak... utzi ditu. Gure "gudari ausartek" ...
Hitzik gabe utzi nau, bertze behin, ETAk. Dena errana dago. Dena dago errateko.Noiz bukatuko da erokeria hau?Gustatu zaidan hau irakurri dut gaur, eta honat ekarri dut:Bizitza bizitza da, handiena; kentzen duenak kentzen du denaBesarkada bat Inazioren familia, lagun eta hurbilekoei.
Norbaitek, ETAkideren batek seguruenez, Altuna y Uria enpresako arduradun eta sortzaile Inazio Uria tiroz hil du gaurkoan, lanetik irteten ari zela. Euskal Herria libreago omen da orain.Hori bada Euskal Herria salbatzeko, libre eta independente egiteko bidea, mesedez, ez nazala inork salba. Eskerrik asko.Alguien, probablemente un activista de ETA, ha matado hoy a tiros al responsable y cofundador de Altuna y Uría, Inazio Uria, mientras salía del trabajo. Se supone que Euskal Herria es un poco más libre ahora.Si esa es la forma de salvar Euskal Herria y hacerla libre e independiente, por fav...
Goierriko Hitzan Ordizian herritar batzuk egindako salaketa ekintzaren berria osatua.