Azaroaren 19an, asteartea, Sopelako Laiak tabernan elkartuko gara ikasturteari hasiera emateko eta Uribe Kostako berbalagunak elkar ezagutzeko... Etorriko zara? Gainontzeko berbalagunak ezagutzeko eta esperientziak partekatzeko aukera ederra izango da, animatu zaitez! (688 747 207 telefonora deitu edo ukberbalaguna@gmail.com helbidera emaila bidali)  


Uribe Kostako Berbalagunak martxan daude! Arratsaldez zein goizez, euskara praktikatu nahi dutenak eta euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak elkartuko dira, astean behin, ordubetez. Momentuz, hauek dira martxan dauden berbalagun taldeak: Astearteak, 11:30ean Gorlizen, eta 19:00etan eta 20:00etan, Sopelan Asteazkenak, 18:30ean Sopelan eta 19:00etan Gorliz-Plentzia inguruan Ostegunak, 11:30ean, Gorlizen Ostiralak, 11:00etan eta 19:00etan Sopelan Zuk ere gurekin bat egin nahi baduzu, eman izena! labur.eus/ukberbalaguna ukberbalaguna@gmail.com 688 747 207