Uribe Kostako Berbalagunak Durangora goaz!
Aurten bigarrenez, abenduaren 7an (larunbata) berbalagunak Durangon elkartuko gara egun pasa atsegin bat egin eta Durangoko Azoka bisitatzeko. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bertara joateko autobusak antolatu ditugu. Eta zu ba al zatoz? Anima zaitez!
EGITARAUA
- 11:45ak aldera Durangora heldu
- 12:00-14:00 bi aukera:
- Durango ezagutzeko Ginkana bisita taldeka Turismo bulegotik hasita (Kurutziaga kalea 38). Irabazleak saria izango du.
- Poteoa
- 14:30-16:30 Bazkaria (komentukale 23, behea) 10€
- Arratsaldean azokara bisita
- 19:00 Itzulera
Uribe Kostako autobusak egingo duen ibilbidea:
- 10:10 Plentzian (metro geltokian)
- 10:30 Sopelan (elizan)
- 10:45 Algortan (metroko geltoki plazan)
- 11:05 Erandion (gasolinoko autobus geltokian)
Abenduaren 2a baino lehen, eman izena ondoko galdetegian: labur.eus/xcSD5
Iruzkinak
Utzi iruzkina: