TUtik GUra Ongi Etorri Uribe Kostako Berbalagunon Mundura!
Zer da Berbalaguna? Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da.
Zertarako? Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko...
Nola hitz egingo dugu? Astean behin; ordubetez, talde txikitan. Kafetegian, paseoan, parkean... Gainera, ekintza osagarriak egiteko aukera izango dugu! Gainontzeko Berbalagun taldeekin irteerak, Mintza Eguna, Berbodromoa, afariak...
Parte hartzeko baldintza: Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila eta 18 urtetik gorakoa izatea.
IZEN-EMATEA: URRIAREN 14RA ARTE (nahiz eta aurrerago ere izena emateko aukera egongo den).
ZELAN?
* e-postaz: ukberbalaguna@gmail.com
* on-line: labur.eus/ukberbalaguna
* fitxa bete eta bidali edo eraman: Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzura (Zabalbide 6 behea, Sopela). 9:00-14:00
Informazio gehiago: 688 747 207 / ukberbalaguna@gmail.com
Iruzkinak
Utzi iruzkina: