Arratsalde pasa polita egin genuen Uribe Kostako Berbalagunen berbodromoan
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Uribe Kostako Berbalagunak Sopelako Kurtzio kultur etxean elkartu ginen berbodromoa egiteko. Unai Brea kazetariak gidatu zuen saioa, eta hiru gai izan genituen hitz egiteko:
- Euskaraldia eta Euskararen Nazioarteko Eguna: iazko Euskaraldian parte hartu zenuen? Zelan bizi izan zenituen 11 egun horiek? 2020ko Euskaraldian parte hartuko duzu?
- Birziklapena eta plastikoa: etxean, lantokian... birziklatzen duzu? Zenbat zaborrontzi dituzu? Gaur egun erabiltzen den plastikoa murrizteko zer egiten duzu?
- Black Friday, Ciber Monday, beherapenak, Internet: zer iritzi duzu gaur egungo kontsumismoaren inguruan? Herriko komertzioetan erosten duzu ala merkataritza gune handietara jotzen duzu?
Berbodromoa hasi baino lehen, berbalagunek sorpresatxoa zuten mahai gainean: txokolatezko bonboia. Ia ordubetez gai horien eta beste hainbaten inguruan hitz egiten aritu ostean, partaideek luntxa izan zuten, Uribe Kostako Berbalagunentzako berbodromoari amaiera paregabea emateko :)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: