Larunbatean oso gustura ibili ginen Durangon!

ukberbalaguna@gmail.com 1730805655820 Uribe Kostako Berbalaguna | 2019-12-09 17:38

UribeKostako_Berbalaguna 1575996719109

Abenduaren 7an, larunbata, Durangon elkartu ginen Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako berbalagunak: Uribe Kosta, Getxo, Arabar Errioxa, Bortziriak, Hondarribia...

Autobusez joan ginen Durangora, eta denok elkartu ginen bertako Turismo Bulegoan ginkanan aritzeko gogoz. Durango ezagutzeko jolas oso erraz eta dinamikoa izan zen, eta Durangoko leku ez hain ezagunak lehen aldiz ikusteko oso interesgarria. Ginkana amaitzean, berbalagunok elkarrekin bazkaldu genuen Durangoko txoko batean, eta ginkanaren talde irabazleak Errigora saski bat eraman zuen ;)

Bazkaria amaitu eta batu ostean, Durangoko Azokara abiatu ginen: batzuk Irudieneara, beste batzuk Ahotseneara, beste hainbat Azokara... eta erosketak egin eta gero, Plateruena Antzokian elkartu ginen etxera joan baino lehen elkarri agur eta datorren urtera arte esateko.

Eta hementxe duzue DEIA egunkariak egindako egunaren kronika: https://www.deia.eus/2019/12/08/ocio-y-cultura/cultura/esana-desegiten-ala-desesana-egiten


Utzi iruzkina: