Argiñano, Subijana eta munduko sukaldariak; konpetentzia atera zaizue!! Sukaldari ezin hobea bihurtu naiz azken bi hilabete hauetan. Hasieran makarroiak eta pasta egitera bakarrik mugatzen nintzen, baina gaur izugarri ona zegoen lubina bat egin dut! Pisukideak harrituak utzi ditut, inork ez zuen espero sikiera jangarria izatea. Gurasorik gabe bizitzea espabilatzen gaitu, bestela nola jarriko naiz ni ba sukaldatzen? Oraintxe ateratzen ari da telecincoko teleberrian ez dakit nongo ikastola batean hasi direla haurreei sukaldatzeko klaseak ematen. Falta zitzaiguna, 8 urteko haurrak janaria pres...
Gustatzen zait Bilbon bizitzea. Adibidez, gaur, osteguna, ez dakit zer egingo ote dudan arratsaldean. Mila aukera ditut: etxean geratu (eta beraz, aspertu), patinetan ibiltzera irten, dendak begiratu (hau da, dirua gastatu), poteatzera irten... Ez dakit. Beno dakidan gauza bakarra etxean geratuko ez naizela da. Hainbeste aukera izan eta ez naiz geratuko horiek aprobetxatu gabe! Agian argazkiak egitera irtengo naiz. Udazkenarekin batera zuhaitzen hostoak gorritzen hasi zirenean liluraturik geratu nintzen. Zein polita den udazkena! Atzo patinetan (eta nolabait saskibaloian) Kattalinekin nebil...
Ez dakit zer den okerrago; logurea edo logalea. Betidanik izan dut obsesio antzeko bat loarekin, ikaragarri gustatzen zait lo egitea!! Gauza da azken denboraldi honetan ezin dudala lorik egin; astelehenean adibidez, ez nintzen klasera joan iratzargailua jo zuenean oraindik ez nuelako lorik hartu. Arazo hau konpontzeko, edo gutxienez ohea berriro disfrutatzeko, farmaziara joan naiz baleriana pote baten bila. Pote miragarri honek bost euro eta piko kostatu zait eta 30 pastila inguru etortzen dira. Kontuan izanda egunean lautik-zortzi pilulara hartu behar ditudala, merkeagoa ateratzen zait po...
Buruko mina, gosea, logurea...denak batera nire kontra! Atzoko gaua ez nuke aldatuko, baina beharrezkoa da infernu hau jasatea? seietan esnatu eta autobusa zortzietan hartu behar; dutxatu, maleta egin eta aita engainatu Iruñera igotzeko autobusa ez galtzeko. Guztia denbora recor batean, kontuan izanda erdi mozkor egin dudala guztia sari bat eman beharko didate a la resaca menos improductiva del año! Gainera Bilbora ailegatu eta hozkailua hutsik! Hemendik eskerrak eman nahi dizkiot Telepizza eta antzekoak asmatu zituen tipoari, gaur bezalako egunak eramangarriagoak dira sabela betetarekin. K...
Ikasle finak gara gu. Bai, finenak. Horregatik, eta porque yo lo valgo, atzo Komunikabideen Ereduak (edo horrelako zerbait) deitzen den irakasgai baten lan bat egiten hasi nintzen. Lehenengo pausua: bilatu, informatu, apuntatu. nork (Meso Ayerdi, Koldo eta Diaz Noci, Javier) argitaratze-urtea (1998) izenburua ("Euskal Komunikabideak Interneten") Iturria (Uztaro) Alearen zbk. (27) Orrialdeak (23-32) Bigarren pausua: aztertu (= lana pixka bat atzeratu) "Bueno aurkitutako artxibo guztiak USBean gordeko ditut, eta horrela nahi dudan guztietan eduki ditzaket" Hirugarren pausua: hasi idazten....
Atzoko parranda itzela izan zen eta nire baitan nuen sentsazio eder hori berehalakoan ilundu da. Oraintsu interneten nabigatzen Berria-ren webguneraino iritsi naiz, eta batere gustatu ez zaidan berri batekin egin dut topo. Astelehenean atxilotutako 7en artean zegoenetako bat nire lagun batek mutila izan zen duela ez asko. Nahiko gaizki pasatu zuen hasieran 4-5 egun inkomunikatuta egongo zirela jakin zuenean. Atzo deklaratu zuten Fernando Grande Marlaskaren aurrean eta zazpi horietatik bi aske geratu dira kargurik gabe. Baina gainontzekoak beste bost egunez inkomunikatuta egongo dira. Beldur...
Lehengo egunean lagunekin buelta txiki bat ematen ari ginelarik, "Plaza Berria" deitzen den leku batera ailegatu ginen. Bertan egona nintzen aurretik ere, baina ez nintzen detaile txiki bezain handi batean fijatu: Euskaltzaindiaren egoitza! Gaur horren inguruan idaztea erabaki dut, egunkaria hartu eta zera irakurri baitut: "Joan Mari Torrealdai eta Lourdes Oñederra proposatu dituzte euskaltzain oso izateko". Usurbildar bat euskaltzain oso! 1975ean euskaltzain urgazle izendatua, J.Mari Torrealdaik orduz geroztik, euskal idazleen eta euskarazko ekoizpen idatziaren azterketak egin ditu, E...
Astearen laugarren eguna, asteazkenaren eta ostiralaren artekoa. Hau da definizio ofiziala, baina nire hizkuntzan beste esanahi bat dauka: farra eta farra gehiago. Astearen ardatza da, astegunen bukaera da eta "asteburuaren" hasiera. Nahiz eta bihar klase eduki, gaztea naiz oraindik eta lo gutxi eginda ere dena emateko gai naiz (edo hori uste dut behintzat). Gaur afaria daukat klaseko lagunekin eta seietan geratu gara motoreak berotzen hasteko jeje. Afaria Maddiren etxean izango da, aber zer prestatzen digun... Ez dakit nola bukatuko dugun gaua, baina ez dut uste baldintza oso go...
Bizioek gure bizitza markatzen dute: kafea, tabakoa, alkohola...etxetik atera eta zigarroa piztu, autobusa etorri bitartean beste zigarrotxo bat, klase artean kafea eta zigarro gehiago... bazkaldu eta gero berdina. Asteburuan lalala hirukotea batzen da nire ekonomiarekin bukatzeko prest: tabakoa 2,55 euro, kafea 1,20 euro eta poteak are garestiago oraindik. Bizioek erritual batzuk agintzen dituzte, eta erdi tontoak garenez jarraitzen ditugu. Oso tipikoak dira urteberriko asmoak: dietan jarri, kantzer gaixo potentziala izateari utzi...azken finean bizitza osasuntsu bat eramaten saia...
Denbora motza gertatzen zaigu barrez eta irriz gabiltzanean. Minutuek orduko egiten dituzten kilometroak zein azkar doazen ikusita, askotan, denborak broma txar bat egin digula iruditzen zaigu: "Eh??! Nolatan heldu dira goizeko 6ak nire erlojura! Gaizki egon behar du..." Kontua da, asteburuero injustizia bat ematen dela... Nahi baino motzagoak suertatzen dira, batez ere, etxetik kanpo bizi garenontzat. Ostiral eguerdian korrika joaten gara gure herrira eta igande arratsaldetan, burumakur eta astiro, berriz ere, asteroko errituala gauzatzen dugu. Zenbat aldiz pentsatu ote dugu, "asteburuak a...
Bilbon bizi garen bi ikasle gara, bata nafarra eta bestea gipuzkoarra. Hemen kontatuko ditugu gure esperientzi eta pentsamenduak bilbotar moduan. Ea bada, gustatzen zaizkizuen!
Esajerazioaren monopolioa? Uau, horrelako hitzak ikasten al dituzu Bilbon? :-P
beno, ez gaitezen asaldatu... nik diodan moduan, pixkanaka... jeje