Bizioak
Bizioek gure bizitza markatzen dute: kafea, tabakoa, alkohola...etxetik atera eta zigarroa piztu, autobusa etorri bitartean beste zigarrotxo bat, klase artean kafea eta zigarro gehiago... bazkaldu eta gero berdina. Asteburuan lalala hirukotea batzen da nire ekonomiarekin bukatzeko prest: tabakoa 2,55 euro, kafea 1,20 euro eta poteak are garestiago oraindik. Bizioek erritual batzuk agintzen dituzte, eta erdi tontoak garenez jarraitzen ditugu.
Oso tipikoak dira urteberriko asmoak: dietan jarri, kantzer gaixo potentziala izateari utzi...azken finean bizitza osasuntsu bat eramaten saiatzea. Asmo hauek ez ditut urteberrirako utziko eta bihar bertan tabakoaren morroi izateari utziko diot!! Diotenez, nikotina mono fisikoa bi egun iraun ohi ditu, eta mono psikologikoa?? Hori da arazoa, tabakoa errito sozial bat bihurtu da eta ezinezkoa ikusten dut tabakorik gabeko kafea, itxarotea edo bazkal ostea.
Ez dakit asmoa beteko dudan, baina seguru nago urtarrilaren batean erretzen ez badut, kriston resaka izango dudalako izango dela.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: