SaRtU, iRaKuRRi eTa GoZaTu

Askori gustatzen zaigu leku eta jende berria ezagutzea, oro har. Zentzu horretan, Bilbo zaharra eta berria da. Aspalditik ezagutzen duguna, baina oraindik ez ditugu bere sekretuak guztiz ezagutu. Herria utzi eta "kapitalera" ikastera etortzeak irrika eta ezinegon ugari sortzen ditu gure artean. Klaseak amaitu, bazkaldu eta lasai egon ondoren Bilboko kaleek haietaz gozatzera deitzen gaituztela esango nuke nik. Kalera irten eta berez ezezaguna den hirian etxekoak diruditen eszenak aurki ditzakegu. Nik "hobby" berriak aurkitu ditudala esango nuke. Etxe ondoan dugun bide-gorriak patinetan ...


Gaueko 23:55tak dira eta sofan botata jarraitzen dugu, arratsalde osoa berdin. Telebasura sesioa izan dugu: tomate, gran hermano eta bea la fea, egun probetxagarria benetan. Gaualdean lagun batzuk etorri dira afaltzera eta kotilleatzera, zein gogorra den ikasleon bizimodua!!   Nabari da kurtso hasiera dela, hala ere, lantxo batzuk egin ditugu jada. Urtarrila aldera hasiko da azken momentuko estresa, urduritasuna eta logabezia...baina momentuz lasai pasatzen ditugu egunak. Bihar, segur aski Guggenheimera  joango gara urteurrenaren erakusketa berezia ikustera, hori bai, prezioa begi...


Aintzinako incak bezala eguzkia gurtzen hasiko gara, agian horrela gehiago ikusiko genuke. Bloga estreinatu genuen egunean ere eguraldia ez zen gaur baino hobeagoa eta hartatik aste luze bat pasa dugu ilunpean.   Teoria batzuen arabera, 2010. urterako, iparraldeko klima gaur egun Andaluzian dutenaren antzekoa izango da. Ez dakit ospatu edo negar egin behar dugun, baina uda honetan egin ez duen eguraldia Bilbon behar dugu!  


Jada bada hamarkada bat Guggenheim museoak ateak ireki zituenetik. Hori dela eta, urteurrenaren ikur izango zen eskultura aukeratzeko leihaketa bat antolatu zuten. Museoa bisitatu dutenek erabaki dute euren botuen bitartez zein izango den La Salve zubian eraiki den obra. Hiru finalisten artean erabakitzeko aukera izan dute: Liam Gillick, Jenny Holzer eta Daniel Buren. Azken bien artean leiha bizia izan den arren, azkenean Daniel Burenen alde egin du botuen balantzak. Froga ezberdinak egin dira obra hau eraikitzerako orduan, artista frantsesak bilatzen zuen gorri tonu egokiena eta zehat...


Hemen gaude Zubiarteko Wifi eremuan, Bilboko bizitza blogen mundura ekartzen. Hodei grisak eta euria dira nagusi gaurko egun honetan, baina pozik gaude gure bizi berriaren zati bat islatzeko irrikitan gaudelako. Blogaren hasiera honetan, ikasturtearen hasiera kontatzea dagokigu: lagunen pisuak ezagutzea, irakasgai berriak eta nola ez, jende berria. Hitzez esanda txorakeria dirudien arren, benetan emozio ugari sortzen dizkigun garaia da. Jada, badakigu zein ikasgai diren errazagoak edo behintzat gaindigarriak eta baita antolatuta ditugu hainbeste lan eginarazten dizkiguten orduak ahazt...


bilbadolaif 1456131641216

Bilbon bizi garen bi ikasle gara, bata nafarra eta bestea gipuzkoarra. Hemen kontatuko ditugu gure esperientzi eta pentsamenduak bilbotar moduan. Ea bada, gustatzen zaizkizuen!