Urteko azken eguna da gaurkoa eta oraindik ez naiz zentratu: adinaren kontua galdu egin dut, oraindik ez dakit ze egunetan bizi naizen ez eta zein urtetan ere. Hala ere, ohitura onak ez ditut ahaztu eta Nafarroan, edo gutxienez Iruñealdean mozorratzen gara. Urtero bezala, gurea mozorrorik arraroena izango da. Aurten enbalatzeko papera hartu eta gorputz osoa estaliko dugu honekin; erraza, azkarra eta oso merkea. Familiarekin afaltzeko gaua da: aurten nire etxean elkartuko gara horrela errazago izango baitugu ateratzeko. Nahiz eta nire familia txikia izan, oso neketsua da guztiak ja...
Ikastea baino, nahiago dugu parkean ibiltzea. Liburutegi saio intentsiboak egiten ditugu koadrilan: goizeko bederatzietan denak gaude liburutegiko atean kafea hartzeko prest eta ordu biak arte egoten gara apunteen aurrean. Arratsaldean berdin, lauretan elkartzen gara goizeko sasoian itsura egiteko asmoarekin. Ordu pila pasatzen ditugu liburutegian zerbait egiteko nahiarekin, baina ez gara oso disziplinatuak eta egun osoa pasatzen dugu kafe eta zigarro artean. Izan ere, bigarren eguna da eta oraindik ez gaude oso zentratuak, espero dut laister seriotasun pixka bat liburutegian aterrizatzea....
Egun santu honek gogorarazi dit udan zergatik erabaki nuen ez nuela gehiago umeekin lanik egin nahi.Izan ere, udaran Usurbilgo haurrekin hara eta hona ibiltzen gara, goizetan ekintza ezberdinak egiten. Aurten, abuztua iritsi zenean zera pentsatu nuen, ez nuela gehiago umeekin lan egingo...Gabonetan, ordea, ume batzuekin PIN batean lan egitea eskaini zidaten eta onartu ere egin nuen. Gaur, lehenengo laneguna izan dut eta lehertuta bukatu dut. Ni bezala, baita beste begiraleek ere.Ez dakit arazoa Usurbilgo umeak diren, baina lehengo eguna eta jada nazka nazka eginda nago. Igandera bitartean, ...
Ez dakit gaueko edo goizeko 1:42ak diren, baina oraindik klaseko lanak egiten nabil. eskerrak ez naizela bakarra, beste bi pisukideekin batera erdi liburutegi erdi ciber bat montatu dugu salan, eta bestea hamarretatik lotan! Erdaraz esaten de bezala, me a pillau el toro. Hainbeste alferkeri bere ondorioak izan beharko, ez? Gaboneko plana egina daukat, ez naiz eskiatzera joango, ez eta Brasilera eguzkipean tostatzera, nire plana originalagoa da: liburutegia! Urtarrilerako lan asko entregatu behar ditugu azterketak prestatzeaz aparte eta denbora materiala eskasa geratu zait aisialdirako. Hal...
Askotan esaten digute hobe dela gaur egin daitekeena biharko ez uztea. Gehiagotan, ordea, biharko eguna iritsi eta ezin kunplitu ibiltzen gara.Gaurkoan ez. Gaurkoan ohartu naiz deskantsurik gabeko asteburu bat datorkidala gainera eta, gauzak horrela, nahiago gaur idatzi igande goizean baino.Txoko honetatik Beñat Gaztelumendi zoriondu nahiko nuke, G puntua aurkitzetik oso oso gertu ibili baita. Izen handiko bertsolarien artean, besteak beste, Jon Maia, Irazu eta Aitor Mendiluze, ibili zen kantari Gipuzkoako Bertsolari Finalean.Hasiera batean txahala zena, Illunben zezendu zen, Aitor Mendiluz...
Azkena hitzak konnotazio negatiboak hartu izan ditu historian zehar, gehienbat. Lasterketa, lehiaketa, zerrenda batean azkena izatea... horixe zen hori zorte txarra!Lehian zer jartzen den hartu beharko litzateke kontuan, noski, zuhaitz batetik erortzen gehien kostatze zaiona izatea ez baita txarra, guztiz behintzat.Aste honengatik ekarri nahi izan dut, ordea, hitz hau gure artera. Azken astea baita, urtea bukatu baino lehen maletarekin Bilbora joan beharko duguna.Azkena, baina ez definitiboa.
Atzo niretzat berria den leku bat ezagutu nuen: Bilbi. Aspaldiko lagun batek esan zidan erakutsiko zidala, geunden lekutik gertu baitzegoen. Askotan entzun nuen Bilbiren inguruan, baina iritzi ezberdinak, denetarikoak entzun ditut eta, hori dela eta, ez nuen imagin zehatzik nire buruan. "Argi" nuena zera zen, Bilbi horrek taberna bat behar zuela izan. Hara iritsi eta nire laguna esplikatzen ari zen taberna bakoitza non nengoen. Arraro samarra iruditu zitzaidan momentu hura, tabernak ikusten bainituen, noski, baina zertarako esan behar zidan ez? Ez ote gindoazen Bilbi tabernara? Momentu "arr...
Zelako tontakeriak esaten diren igogailuan bizilagun batekin topatzen zarenean! Barañaingo bizilagunak betidanik ezagutzen ditut eta nahiz eta batzuk arraroak izan normaltasunaren barruan daude, baina Bilbokoak ez daude burutik sano! 3. pisuko amonak adibidez beti berdina galdetzen digu: ¿Vosotras sois las que os quejais de mis chicos? Ez ditugu bere mutilak ezagutzen eta askotan errepikatu diogu, gainera gure blokean ez dira mutilak bizitzen, zaharrak bakarrik! Ohikoena, edo gutxienez nire herrian egiten dena, eguraldiari buruz hitz egitea da. Beste batzuk 30 segunduetan zure bizitza ezagu...
Normalean helbide elektronikoa dudan begiratzera sartzen naizenean ez dut mezu gehiegirik izaten. Ez bada betiko "manda esto a 10 amigos y este fin de semana ligarás" modukoak.Gaur, ordea, galdutako mugikorraren aitzakiarekin aspaldi ezagutu nuen lagun kataluniar batek idatzi dit. Nire harridurarako asteburu honetan Gipuzkoara datorrela esan dit! Txikikeria irudituko zaizue agian, baina niri sekulako ilusioa egin dit.Gainera, bi urtetan gauzak asko aldatzen dira, bai fisikoki zein mentalki. Espero dut ikusten nauenean aldaketa hoietaz jabetzea, nik orduko argazkiak ikusten ditudanean, behin...
Askotan ilusioak egiten ditugu eta normalean sekulako "txaskoa" edo hartzen dugu. Hori da niri atzo gauean gertatu zitzaidana: lagun baten urtebetetze-afaria genuen Usurbilen, ondoren Orioko festetara joateko asmoarekin... Afaria oso ondo joan zen, animatua. Oriora iristean ordea, tabernak nire hauts-ontzia egoten den moduan zeuden: bete-beteak. Hori ez zen arazoa, txoznak bazeuden eta. Baina ondoren euria hasi zuen, eta haizea... hotza... Sekulako panorama! Ez dakit zergatik egiten ditudan ilusioak. Azkenian parranda onenak "bueltilla" bezala ezagutzen ditugunak baitira onenak. Agian, heme...
Bilbon bizi garen bi ikasle gara, bata nafarra eta bestea gipuzkoarra. Hemen kontatuko ditugu gure esperientzi eta pentsamenduak bilbotar moduan. Ea bada, gustatzen zaizkizuen!
Esajerazioaren monopolioa? Uau, horrelako hitzak ikasten al dituzu Bilbon? :-P
beno, ez gaitezen asaldatu... nik diodan moduan, pixkanaka... jeje