Kafeina
Ikastea baino, nahiago dugu parkean ibiltzea.
Liburutegi saio intentsiboak egiten ditugu koadrilan: goizeko bederatzietan denak gaude liburutegiko atean kafea hartzeko prest eta ordu biak arte egoten gara apunteen aurrean. Arratsaldean berdin, lauretan elkartzen gara goizeko sasoian itsura egiteko asmoarekin. Ordu pila pasatzen ditugu liburutegian zerbait egiteko nahiarekin, baina ez gara oso disziplinatuak eta egun osoa pasatzen dugu kafe eta zigarro artean. Izan ere, bigarren eguna da eta oraindik ez gaude oso zentratuak, espero dut laister seriotasun pixka bat liburutegian aterrizatzea.
Bitaretan antzerkitxoa egiten jarraituko dugu, batez ere gurasoen aurrean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: