Bilbotik...

bilbadolaif 1456131641216 SaRtU, iRaKuRRi eTa GoZaTu | 2008-04-28 20:55
2

Denbora asko igaro da azken alditik. Gehiegi, agian.

Asterokotasunera ohitzen zarenean, bi hilabete luze suertatzen dira. Bi hilabetez lur bizkaitarra zapaldu gabe egoteak asko aldatu du itzulerako ordua.

Donostian autobus hori hartzera eraman ninduten pausuek min ematen zidaten bihotzean. Pausu bakoitzak nire etxetik urruntzea suposatzen zuen, hain ongi zaindu ninduten bi hilabete horietan.

Eta ezin uka nezake Bilbo maite dudanik. Izugarri gustatzen baitzait esajerazioaren monopolio hau. Xarma berezia du, bai hiriak eta baita ezagutu dudan jendeak ere.

Baina etxea... nire etxea ez da sekula lekutik mugituko.

etxekalte

etxekalte 2008-04-28 23:47 #1

Esajerazioaren monopolioa? Uau, horrelako hitzak ikasten al dituzu Bilbon? :-P<br>

maialen

maialen 2008-04-29 15:03 #2

ba... holakuak ta baita indexazioa, thesaurusak, suspenduta (euskaltzaindiak berriki onartutakoa...)

;)


Utzi iruzkina: