Igogailuan
Zelako tontakeriak esaten diren igogailuan bizilagun batekin topatzen zarenean! Barañaingo bizilagunak betidanik ezagutzen ditut eta nahiz eta batzuk arraroak izan normaltasunaren barruan daude, baina Bilbokoak ez daude burutik sano! 3. pisuko amonak adibidez beti berdina galdetzen digu: ¿Vosotras sois las que os quejais de mis chicos? Ez ditugu bere mutilak ezagutzen eta askotan errepikatu diogu, gainera gure blokean ez dira mutilak bizitzen, zaharrak bakarrik! Ohikoena, edo gutxienez nire herrian egiten dena, eguraldiari buruz hitz egitea da. Beste batzuk 30 segunduetan zure bizitza ezagutzen saiatzen dira ezinezkoa delaz ohartu gabe.
Gaur 1. pisuan bizi den amonatxoaren azken paranoia bizi dugu: zarata arraro batzuk entzuten omen ditu eta etxez-etxez joan da galdeketan. Azkenean igogailuaren zaratak direlakoan utzi dugu gauza, ez dira behintzat gure bizilagunekin izaten ditugun solasaldiak izango logurea kentzen diotenak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: