Poza!!!

bilbadolaif 1456131641216 SaRtU, iRaKuRRi eTa GoZaTu | 2007-12-11 19:40
1

Normalean helbide elektronikoa dudan begiratzera sartzen naizenean ez dut mezu gehiegirik izaten. Ez bada betiko "manda esto a 10 amigos y este fin de semana ligarás" modukoak.

Gaur, ordea, galdutako mugikorraren aitzakiarekin aspaldi ezagutu nuen lagun kataluniar batek idatzi dit. Nire harridurarako asteburu honetan Gipuzkoara datorrela esan dit! Txikikeria irudituko zaizue agian, baina niri sekulako ilusioa egin dit.

Gainera, bi urtetan gauzak asko aldatzen dira, bai fisikoki zein mentalki. Espero dut ikusten nauenean aldaketa hoietaz jabetzea, nik orduko argazkiak ikusten ditudanean, behintzat, zera pentsatzen baitut: "baina nork uzten zidan niri etxetik horrela irteten!"

Ostegunean parranda dut, hitzartua, oraingoan boluntarioa. Eta asteburuan "aspaldiko" garaien gogoratzea! Lanik egin beharko nuke baina... gertaera honek merezi du!

axpe

axpe 2007-12-12 12:30 #1

Beno, beti dau ondo lagun zaharrak gogora ekartzea eta bere adiskidetasunaz gozatzea ezta? Ba zure parranda boluntarioan ondo pasa ta ez dadila alkohola adiskidetasunaren pareko jarri e! Ez ahaztu garai zaharrak gogoratu eta horren kontura barre egitea. Zure bihotzak merezi du ta, gozau.


Utzi iruzkina: