Ilusioak

bilbadolaif 1456131641216 SaRtU, iRaKuRRi eTa GoZaTu | 2007-12-09 22:19
1

Askotan ilusioak egiten ditugu eta normalean sekulako "txaskoa" edo hartzen dugu. Hori da niri atzo gauean gertatu zitzaidana: lagun baten urtebetetze-afaria genuen Usurbilen, ondoren Orioko festetara joateko asmoarekin...

Afaria oso ondo joan zen, animatua. Oriora iristean ordea, tabernak nire hauts-ontzia egoten den moduan zeuden: bete-beteak. Hori ez zen arazoa, txoznak bazeuden eta. Baina ondoren euria hasi zuen, eta haizea... hotza... Sekulako panorama!

Ez dakit zergatik egiten ditudan ilusioak. Azkenian parranda onenak "bueltilla" bezala ezagutzen ditugunak baitira onenak. Agian, hemendik aurrera, parranda exkax baten esperoan atera beharko dut ongi pasatzeko... Baina pixka bat tristea da ez??

Okerrena da, horrelako gau txar baten ostean ez dudala ulertzen nola izan dezakedan ajea...

etxekalte

etxekalte 2008-01-07 00:03 #1

Askotan gertatzen dira holakoak eta ni ere horretan bat nator zurekin, aurrez prestatu gabekoak izan ohi dira parranda onenak. Pertsona bat ikusi nahi duzunean ez dago ikusteko modurik, baina espero ez duzunean hortxe azalduko da. Sentipenekin ere antzeko gauza gertatzen da,&nbsp; abisatu gabe eta gutxien espero duzunean agertzen direla beti.<br>


Utzi iruzkina: