Gogoratuz

bilbadolaif 1456131641216 SaRtU, iRaKuRRi eTa GoZaTu | 2007-12-26 21:01

Egun santu honek gogorarazi dit udan zergatik erabaki nuen ez nuela gehiago umeekin lanik egin nahi.

Izan ere, udaran Usurbilgo haurrekin hara eta hona ibiltzen gara, goizetan ekintza ezberdinak egiten. Aurten, abuztua iritsi zenean zera pentsatu nuen, ez nuela gehiago umeekin lan egingo...

Gabonetan, ordea, ume batzuekin PIN batean lan egitea eskaini zidaten eta onartu ere egin nuen. Gaur, lehenengo laneguna izan dut eta lehertuta bukatu dut. Ni bezala, baita beste begiraleek ere.

Ez dakit arazoa Usurbilgo umeak diren, baina lehengo eguna eta jada nazka nazka eginda nago. Igandera bitartean, ordea, aguantatu beharko dugu, bestela, ez baitugu giro izango.

Norbaitek erreza dezala nire partez, niri ez baitzait gustatzen...


Utzi iruzkina: