azken eguna

bilbadolaif 1456131641216 SaRtU, iRaKuRRi eTa GoZaTu | 2007-12-31 10:53

Urteko azken eguna da gaurkoa eta oraindik ez naiz zentratu: adinaren kontua galdu egin dut, oraindik ez dakit ze egunetan bizi naizen ez eta zein urtetan ere. Hala ere, ohitura onak ez ditut ahaztu eta Nafarroan, edo gutxienez Iruñealdean mozorratzen gara. Urtero bezala, gurea mozorrorik arraroena izango da. Aurten enbalatzeko papera hartu eta gorputz osoa estaliko dugu honekin; erraza, azkarra eta oso merkea.

Familiarekin afaltzeko gaua da: aurten nire etxean elkartuko gara horrela errazago izango baitugu ateratzeko. Nahiz eta nire familia txikia izan, oso neketsua da guztiak jasatea!

Urte honen amaierak izandako arazoen bukaera suposa dezan...

                  TOPA!


Utzi iruzkina: