Orain
Askotan esaten digute hobe dela gaur egin daitekeena biharko ez uztea. Gehiagotan, ordea, biharko eguna iritsi eta ezin kunplitu ibiltzen gara.
Gaurkoan ez. Gaurkoan ohartu naiz deskantsurik gabeko asteburu bat datorkidala gainera eta, gauzak horrela, nahiago gaur idatzi igande goizean baino.
Txoko honetatik Beñat Gaztelumendi zoriondu nahiko nuke, G puntua aurkitzetik oso oso gertu ibili baita. Izen handiko bertsolarien artean, besteak beste, Jon Maia, Irazu eta Aitor Mendiluze, ibili zen kantari Gipuzkoako Bertsolari Finalean.
Hasiera batean txahala zena, Illunben zezendu zen, Aitor Mendiluzeren atzetik txapeldunorde izan baitzen.
Zorionak Beñat!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: