Marka da gero. Ez da lehen aldia bakarrik gelditzen naizela, hemen Bilbon. Enfin, egia esan etorri aurretik ere banekien egun batzuk bakarrik pasako nituela. Baina hemen pisukideekin batera egoten ohituta, beti hutsik sentitzen naiz joaten direnean. Ni ere haiekin egon nintekeen, nik ere senti nezakeen beraiek sentitu dutena autobusa hartzean. Baina azken finean... ikastea besterik ez zait geratzen. Beno eta Kerobiaren kontzertua Kafe Antzokian, hori ezer ez baino hobea ere bada. Beno, sekulakoa egia esan. Bitartean ikasi egin beharko, asteburuan lana izango baitut eta beraz, ezin ikasi eta...
Goikoek egiten dituzten oihuak, pausuak, takoiak... gure lanpara mugitzeraino. Posizioz aldatzen da bera bakarrik (goikoen laguntzaz noski) eta etxeari itxura ezberdina ematen dio. (...) a cualquier hora del dia, iupi.Zenizeroa hustu beharko nuke.Ohea... jo, epel dago. eta epel badago, alegia, hotza ezpadago ezin lo egin.Leku batzutan kontainerrak falta dira... eta gaur 14a hartu dut kanpusera igotzeko eta txoko batean Bilboko kontainerren hilerria aurkitu dut, esto de reciclar sera de boquilla... ze bestela ze iten dute danak hor batea, beno. ondo pasatzeko balio izan dit, ni bakarrik parr...
Denbora asko igaro da azken alditik. Gehiegi, agian.Asterokotasunera ohitzen zarenean, bi hilabete luze suertatzen dira. Bi hilabetez lur bizkaitarra zapaldu gabe egoteak asko aldatu du itzulerako ordua.Donostian autobus hori hartzera eraman ninduten pausuek min ematen zidaten bihotzean. Pausu bakoitzak nire etxetik urruntzea suposatzen zuen, hain ongi zaindu ninduten bi hilabete horietan.Eta ezin uka nezake Bilbo maite dudanik. Izugarri gustatzen baitzait esajerazioaren monopolio hau. Xarma berezia du, bai hiriak eta baita ezagutu dudan jendeak ere.Baina etxea... nire etxea ez da sekula le...
Ordenagailuaren aurrean jarri naiz, gaur igandea, egun luze baten ostean... eta halako susmo txar bat etorri zait burura..."Uste dut hau dela bloga eguneratu behar dugun astea... baina astero bezala hiru sarrera behar baditugu... Mierda! idatzi in behar det!"Eta arrazoi hori dela eta, hemen nago nire gela anbientatu berri honetatik idazten. Normalean, gauero zigarroa piztu eta nire ordenagailuan egoten bainaiz eta ahizpak gabonetan gelak beste usai bat izan zezan sagar usaina duen "zera" bat oparitu zidan..Orain tabako eta sagar usain nahasketa arraro bat dut nire gelatxo honetan, sikiera, ...
Beno, ez dugu ahaztu behar blog hau sortzearen arrazoia zein izan zen. Izan ere, irakasle batek behartuko ez baligu ez dut uste sortuko genukeenik... eh, Garazi?Beno, kontua da, amaitzear dagoela zapore gazi-gozo bat geratzen zaidala ahoan, justu orain, bloga bixitasun piska bat hartzen ari zenean bukatzen baitugu...Nork daki...? Agian, egunen batean, berriz ere hemen idazteko gogoa sartu eta jarraitu egingo dugu... Gure helbideak dion moduan, Bilbon egunero zerbait ezberdina gerta dakiguke eta!Besterik gabe, eskerrik asko blog hau irakurtzera sartu zaretenoi eta ikusi arte!P.D: baliteke ha...
Jada esan dezaket sukaldean oinarrizkoena dena sukaldatzen dakidala!! Ikasle ikuspuntutik, jakina.Piperrak, kroketak, ensaladak, haragia, arraina, makarroiak, espagetiak (noski)...Eta zerrendari orain, arroza gehitu behar diot!Lehen ere banekien arroza sukaldatzen, baina kontua da teoria jakin arren, zaporea etab. ez zela oso ona... Plastikoa murtxikatzen ari nintzela zirudien. Gaur, ordea, beste egun bat izan da. Platerean jarri aurretik probatu eta plastikozkoa dela ohartu naizenean... ur piska bat gehitu eta hori irakiten jarri ostean...Bingo!!Sekulako arroza atera zait.
Non daude eguneko 24 orduak? 8 ordu inguru lotan pasatzen ditugu. Azterketan gutxiago dira, baina ez nahita. 4-5 ordu klasean pasatzen ditugu, edo pasatu behar ditugu behintzat. Bi ordu inguru jaten pasatzen ditugu: gosaria, bazkaria eta afaria gutxienez. Nire kasuan, azterketa garaian merienda hartzen dut ikasketa denbora eramangarriagoa izateko. Kontuan izanda ikasleak garela eta gurasoak hemen ez ditugula etxeko lanak egiteko, sukaldatzen, garbitzen eta biltzen beste ordu bat galtzen dugu. 8 ordu geratzen dira. Hauetatik, klaseko lanak egiten ordu 1 baino gehiago pasatzen dugu eta t...
Hori da nire ordenagailuko ordutegiak markatzen duena. Berandu samar...Beno, berez ez. Baina bai 3 orduko loa soilik duen pertsona batentzat. Kasu honetan, niretzat.Ez da momenturik onena niretzat. Egun hauetan gazi gozo ugari bizi izan ditut, gozoak gaziak baino gehiago, hala ere. Eta horrek nire irribarrea apurtzen du.Egunerokotasunaren errealitatera erortzeak suposatzen duena, agian. Gabonak niretzat ez dira oporrak. Nagusiek euren langile, ikasle, etab.ei eskaintzen dizkieten gozoki engainagarriak baizik. Oporrak bai, gastatzeko, urteberri eta gabon zoriontsuak opatzeko, estresatzeko, l...
Ai amatxo!! Nola nabarmentzen den urtarrilan gaudela!! Izan ere, lanak besterik ez ditugu egiteko. Eta laister azterketak!Nik uste dut benetan unibertsitateko irakasleek ez gaituztela pertsona bezala baloratzen, makina bezala baizik. Puntu honetara iritsirik ikerlariak hainbat hipotesi ari dira lantzen:Ez dute bizitza sozialik eta, beraz, lanak eta azterketa mordoa zuzentzea gustoko dute.Beraien ekintzak ikasleak izorratzera bideratuta daude: bizitza sozial handia dute mota honetako irakasleek eta nota... ba dadoen arabera erabakitzen dute.Euren helburua ikasleek ikastea da, euren jakintzak...
Bilbon bizi garen bi ikasle gara, bata nafarra eta bestea gipuzkoarra. Hemen kontatuko ditugu gure esperientzi eta pentsamenduak bilbotar moduan. Ea bada, gustatzen zaizkizuen!
Esajerazioaren monopolioa? Uau, horrelako hitzak ikasten al dituzu Bilbon? :-P
beno, ez gaitezen asaldatu... nik diodan moduan, pixkanaka... jeje