Susmoak
Ordenagailuaren aurrean jarri naiz, gaur igandea, egun luze baten ostean... eta halako susmo txar bat etorri zait burura...
"Uste dut hau dela bloga eguneratu behar dugun astea... baina astero bezala hiru sarrera behar baditugu... Mierda! idatzi in behar det!"
Eta arrazoi hori dela eta, hemen nago nire gela anbientatu berri honetatik idazten. Normalean, gauero zigarroa piztu eta nire ordenagailuan egoten bainaiz eta ahizpak gabonetan gelak beste usai bat izan zezan sagar usaina duen "zera" bat oparitu zidan..
Orain tabako eta sagar usain nahasketa arraro bat dut nire gelatxo honetan, sikiera, tabakoa soilik baino hobeto ezta?
Bihar goizean esnatzen naizenean jada atzera martxa hasten da... Eta ez zait batere gustatzen! Azterketak ditugu, bai, baina benga ez?? Irits daitezela behingoz eta ea pasatzen ditugun... Gure hilobirako bidea ematen du honek...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: