bakarrik
Marka da gero. Ez da lehen aldia bakarrik gelditzen naizela, hemen Bilbon. Enfin, egia esan etorri aurretik ere banekien egun batzuk bakarrik pasako nituela. Baina hemen pisukideekin batera egoten ohituta, beti hutsik sentitzen naiz joaten direnean. Ni ere haiekin egon nintekeen, nik ere senti nezakeen beraiek sentitu dutena autobusa hartzean. Baina azken finean... ikastea besterik ez zait geratzen. Beno eta Kerobiaren kontzertua Kafe Antzokian, hori ezer ez baino hobea ere bada. Beno, sekulakoa egia esan. Bitartean ikasi egin beharko, asteburuan lana izango baitut eta beraz, ezin ikasi eta beraz, nola gainditu asteleheneko azterketa? Sarrera hau idatzi, zigarro baten bat erre eta ekin egin beharko diot, ez baitut inor goizean egin dudana kontatzeko edota azterketa zer moduz egin ote duen galdetzeko.
Ze tristea den bakarrik bizitzea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: